2011(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

Zenbat pertsona dira izenik eman ez dutenak ez lanbide n ezta inem ere eta lan bila dabiltzanak?

Benetako langabezia tasa jakiteko bi zerbitzu horietan izenda emanda daudenez gain beste kolektibo batzuk ere kontutan hartu behar dira, hau da enplegu bila dabilen jende guztia ez dago lanbiden edota inem en izena emanda.

Inmigrante kopuru haundi bat adibidez bi zerbitzu horietatik kanpo dago eta lan bila dabil. Beste pertsona batzuk nekatu egin dira zerbitzu horietara joateaz hiru hilabetetik behin sellatzera, edota ez dutenak sinisten zerbitzu horien baliagarritasunean, edota lan prekario baten dabiltzanak eta enplegu duin baten bila ari direnak edota 50 urte baino gehiago dutenak eta lan bilatzeari utzi diotenak e.a luze bat.


Gauza bat datu estatistikoak dira eta berauek errealitatearen islada izan nahi dute neurri haundi baten, baina beste gauza bat errealitatea eta hau askotan datuak baino gordinago da.

2011(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

Lanbideko datuak bat egin dira Inemekoekin

Martxoak 15 aldera Lanbidek bat egin ditu langabetuek Inem-en zituzten datuekin, eta beraz lehen Lanbiden genituen datuak desagertu eta Inemekoak dira orain Lanbideko gure datu basean. Horrek zer esan nahi du? Gure datuak nire lanbidenet en sartuta ikusi eta aldaketarik egon den aztertu beharko dugu.

Hemedik aurrera Inem (SEPE gaur egun) historiara pasatu da lan bilaketan, hemendik aurrera gure datuak bi lekutan ez ditugu izango eta honek gure lan bilaketa arinduko du.

2011(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

1993tik 2008 rako ibilaldian bi krisialdi ekonomiko jasandakoa

Hogeitabost urte nituen 1993an lan merkatura sartu berri, bekario gisa ari nintzen EITBko formazio departamentuan eta lan merkatuan baldintza guztiekin sartzeko gogo bizia nuen baina ez nuen zirrikitorik aurkitzen. 18 urte beranduago hemen nago lan merkatutik kanpo zirrikituren baten muturra sartzeko zai. 

Tartean makinatxo bat enpresa eta lan ezberdinetatik pasatua nahiz, oso oroitzapen ona dut Errioxan mahats bilketan ibilitako udazken hura, edota Ingalaterran Kettering herrian egindako urtebetea janari enpresa baten lanean, edota informatikako klaseak eman nituenekoa, orduko ikasle haiekin geroago lan egiteko aukera izan nuen tailer baten.

 Egia esan oroitzapen denak ez dira onak baina orokorrean balantzea positibotzat jotzen dut. Orain 2011an konturatzen naiz denbora nola pasa den eta baita beste 25 urte gelditzen zaizkidala lan merkatuan,  beste baldintza batzutan eta ez dakidala non egongo naizen lanean datorren hilean. 








2011(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

Emakume guztien egunean

Nere amari eta bera bezalako emakume guztiei dedikatu nahi nieke hitz hauek, beraien bizitza guztia  gizarte berri baten alde lan egin duten emakume guztiei, egunero gizonen irainak eta esplotazioa jasan eta jasaten dituzten emakume guztiei, azken finean aske bizi nahi duten emakume guztiei.

Gizarte eraldaketaren alde lan egiten duten guztiei, beraien eguna egunero delako baina gaur berezia delako emakumeentzat,  ni ere martxoaren 8ko egun honekin bat egin nahi dut.

Ni gizona izanik eta nere kondizioagatik emakumeak jasan behar izaten dituen diskriminazioen erantzule zuzena izan ez arren, kondizio objetiboen erantzule sentitzen naiz. Baldintza horiek aldatzeko nere konpromisoa adierazi nahi nuke hitz hauekin.

Zorionak ama.

2011(e)ko martxoaren 5(a), larunbata

Debagoienan langabezia jeisten hasi ote?

Nere inguruko lagun gehienak kooperatiban lan egiten dute eta biri entzun diet jendea hartzen hasi direla bai Coprecin eta baita Ederlanen. Inem eko datuen arabera, otsaileko datuek bailaran langabezian dauden pertsona kopurua jeitsi egin dela diote. Debagoienan lan sortzaile haundiena kooperatiba da mugitzen dituen behin behineko langile kopuruegatik.

Urrengo hilabetetako datuek esango digute lana sortzen ari den edo ez. USAn otsailean langabetu kopurua jeitsi egin zen ia 200.000 pertsonatan, sektore guztietan eta horien artean eraikuntzan.

Hala ere, lokomotora martxan jarrita ez dakigu benetan nora garamatzan. Oraingo garapen modelo  honetan  benetako aldaketa gauzatu dadin oraindik oso urruti egonda ere, gauzak etorkizunean berdinak ez direla izango seguru nago.


Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...