2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

Talentu kolektibo gutxiko gizarte baten ote gaude?


Organizazioak eta enpresak talentu bila dabiltza, azken aldian gure inguruan asko entzuten dugun esaldia da. Talentuak inteligentzia esan nahi du, eta bigarren esanahi bat ere badu gaitasun eta trebeziekin loturik dagoena. Lan munduan okupazio edota aktibitate bat aurrera eramateko gaitasunez hitz egingo genuke talentuari buruz hitz egiten dugunean.

Talentuak kirol arloan abilezia edo trebetasun naturalekin zer ikusi handia du eta entrenamendu eta praktikarekin garatu daiteke. Talentua potentzialitaterekin ere zerikusia du.

Inteligentzia emozionala ere talentuaren beste adierazle bat da orain arte nahiko ezkutuan egon dena. Beste pertsona batzuekin taldean aritzeko gaitasunarekin loturik dago. Beraz talentua ezaugarri eta atal desberdinez osaturik dago.

Baina zergatik eman da organizazioetan talentuaren premia hau? Zer aldatu da gure lan merkatu honetan azkenengo hamar urte hauetan? Zein arlotan falta da talentua?

Teknologia are eta garatuago dagoen sektoretan talentu falta nabarmena da. Hau da makinak eta berauen sarrerak dakartzan inguruneak kudeatzeko talentu premia larria da, datuen kudeaketan, informatika eta programazioan, matematika arloan.

Eta zer gertatzen da adibidez gizakion zaintza edota hezkuntzarekin zerikusia duten gaietan? Hor ez al dago talentu faltarik? Inteligentzia emozionala hain beharrezko den arloetan, adibidez pertsonen zaintzaren arloan.
 

Lan merkatua ekonomia arrazionalaren ildotik doa eta hor irabaziek dute lehentasuna pertsonen benetako beharren aurretik, eta horrek gure ongizatea eta etorkizuna guztiz baldintzatzen du, gure ongizate maila gaiztotuz. Orain greban dira Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak, aurretik Bizkaian egon ziren denbora luzez. Zertan dabil administrazioa eta bere babespean dauden enpresa azpikontratatuak? Talentuaren premia gorrian gaude eta zein da organizazio hauen jarrera?

Askotan pentsatzen dut inteligentzia edo talentu kolektibo faltan gaudela eta horren ondorioz pertsonen talentua lurperatzen ari garela. 

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...