2012(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Orientazio sesioak zertarako?

Azkenengo lau hilabete hauetan 200 pertsona inguru elkarrizketatu ditut, guztiak lan baten bila dabiltzan pertsonak izan dira. Bakoitzak bere historia pertsonala eta profesionala du, guztiak aberatsak. Nere lana pertsona hauen historiak entzun eta konpartitzea izan da.

Batzutan sesio bakarreko elkarrizketak izan dira beste kasu batzutan 4 edo 5 sesiotako elkarrizketak. Luzapena elkarrizketatuaren gogoaren araberakoa izan da. Baina bai konturatu naiz pertsona batzuk beraien bizitzaren berri emateko hamar minutu besterik ez dutela behar, beste batzuk berriz denbora aurrera joan hala gero eta gauza gehiago dituzte partekatzeko. Ezin amaitu, erantzun gabeko galderei erantzun posibleak bilatzen aritzea bezalaxe.

Pertsona guzti hauekin egonda gero nere bizitza aberatsagoa dela esan dezaket. Pertsona bakoitzaren ezaugarri batzuk burura datorzkit nere mahai gaineko kuadernoan orrialdeak aurrera edota atzera pasatzen ditudanean, bertan idatzitako notak errepasatzerakoan.

Orain nere bizitza pertsonala eta profesionala da beste norbaitekin partekatzea gustatuko litzaidakena. Bihar beste lan berri baten hasten naiz, orain artekoarekin zerikusirik ez duena. Mundu sozial eta paganotik mundu tekniko eta razional baterako saltoa da, pantera baten jauzia bezalakoa. Niri salto honek beldurra ematen dit, beste errekako alde horretan orain arteko berotasunik izango ez dudalakoan nago.Baina egia esan ez dakit zer gertatuko den.

Konturatuta nago neri benetan gustatzen zaidana historiak entzutea dela eta beraien bidez beste mundu posible batzuk imaginatzea.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...