2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

Praktika bukatuta lan bila hasteko nago.

Bukatu berri ditut lan praktikak enpresan eta orain lan bilaketan hasi behar dut. Aste beteko oporraldia hartu dut pixka bat deskonektatzeko eta orain lana bilatzera.

Atzo Eibarren izan nintzen bukatutako ikasketen titulua eskatzeko eta irakasle batekin topo egin nuen pasilotan eta berarekin izan nuen solasaldi laburrean animoak eman zizkidan laneratzean. Ondoren nirekin ikasitako batekin ere elkartu nintzen, sei hilabete langabezian daramatza eta ehun eta berrogeita hamar curriculum uzti dituela enpresa ezberdinetan esan zidan eta oraindik ez duela inondik erantzunik jaso.

Panorama ez da batere ona, beraz larritasunen aurrean arnasa sakon hartu eta larregi larritu gabe lan bilaketan hasi behar dut.

Nondik hasi. Lanbiden datuak berriztu eta nere ikasketa bukatu berriak datu basean sartuaz hasi dut eguna, ondoren lehendik nituen Curriculumak berrizteari ekin diot.

Perfil ezberdineko Curriculumak egiteko asmoa daukat, alde batetik nere arlo teknikoari dagozkionak eta bestetik  arlo sozialari dagozkionak. Hau da alde batetik taller mailan lan egiteko eta bestetik orientatzaile gisa lan egiteko.

Era berean enpresen datu base bat egin dut profil ezberdinekoak. Bueno hau da atzo eta gaur egin dudana. Momentuz gaurkoz nahikoa, eguzki ederra da kanpoan eta egunaz disfrutatzea ere komeni da.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...