2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

Eszenatoki berriak irudikatzen

Etorkizuna ez datorkigu idatzia, etorkizuna idatzi egin dezakegu. Ez da aukera eta jarduera askatasunik izango aurreikuspenik ez badago eta horretarako eszenatokiak irudikatzea prospektibaren bitartez beharrezko ikusten dut.

The Millennium Project (1)  burutzen ari den azterketan, enpleguaren eta teknologien bilakaeraren inguruko eszenarioak irudikatu nahi ditu 2050rako munduko aditu talde batekin batera, Delphi metodoa erabiliaz. Aurreikusten diren tendentzia batzuk honakoak dira:

-2020ra bitartean errekuperazio ekonomikoak eta biztanleria aktiboaren murrizketak teknologiak eragindako langabezia orekatuko du.

-2030rako lan egin nahi duten pertsonak automatengandik ordezkatzen joango dira era masiboan.

-2040rako oinarrizko errenta unibertsala orokortzen joango da eta pertsonen gehiengoa ez da enplegu bilaketan arituko, langabetu kontzeptua desagertuko da.

-2050rako oinarrizko errenta orokortuta egongo da.

Bestalde adimen artifizialak gizakiarekin lehia zuzena izango du eta horrek gure kulturan salto kualitatiboa suposatuko du. Gizakiaren eta lurraren eboluzioan adimen artifizialaren garapenak, hizkuntzaren sorreraren (2) ondoren,  gure historian eman den aldaketarik sakonena ekarriko du.

 Alfonso Cornellak gizakiok daukagun berezko balioan aurkitzen du datorkigun aldaketendako erantzuna. Kreatibitatea, intuizioa eta kuriositatea aintzakotzat hartuko dira ezagutzaren gizartean, inteligentzia artifizialak bere baitan ez dituen ezaugarriak, eta hezkuntza sistemak horiek garatzeko baliabideak inplementatu beharko ditu. Prestakuntza gure bizitzan zehar izan beharko dugu presente, aldaketarako palanka gisa ulertuta pertsonen ahalduntzearen bitartez.

Etorkizuna asmatzea zaila da, baina argi dago gizakiok gure eboluzioan gaur arte ekarri gaituzten ezaugarri gizatiarrenak inoiz baino gehiago martxan jartzeko ordua iritsi dela; enpatia, sentikortasuna (3), solidaritatea, kooperazioa eta kreatibitatea, azken finean kultura (4). Hauek eta teknologiaren garapenak ekarriko dituen erremintak eta abilitateak geureganatuz gizarte gizakiar baterako hautua emateko moduan egon gaitezke.

Bitartean pertsona asko bazterturik gelditzeko arriskuan daude enpleguaren eskasiagatik edota lanean ibilita langile pobreak working poor  bihurtzen direlako, horregatik tarteko egiturak berrantolatzeko garaia da. Estatuak, korporazioak eta gizabanakoaren tarteko egiturak. Hurbileneko komunitatea, betidanik ezagutu eta erreferentzia izan dugun hori, berriz garatzeko eta sakontzeko momentua da. Komunitatetik abiaturik eta auto eraketarako gaitasuna martxan jarrita proiektu sozial berritzaileak aurrera eramateko kapazitatea adierazi dugu iraganean eta etorkizunean hala izango dela seguru nago.


[1] Future Work/Technology 2050 Real-Time Delphi Study.Excerpt from the 2015-16 State of the Future  report

[3] Escales, C.(2015/11/19). Ricard Espelti egindako elkarrizketa El Periodico “La sensibilidad crea conciencia y compromiso”.

[4] Ian Tucker, I (2012/02/19). Mark Pageli egindako elkarrizketa The Guardianen.” Mark Pagel: culture is central to human success”.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...