2012(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

Ekonomian edota enpresen gestioan graduatutakoei eskatzen zaizkien konpetentzia profesionalak

Ekonomian edota enpresen gestioan graduatutako pertsona bati lan merkatuan eskatuko dizkioten  konpetentzia profesionalen artean hauek izango genituzke:(500 enpresatan galdetuta gero)

Baloreak

-Konpromisua
-Heldutasuna
-Etika
-Osotasuna

Jarrerak

-Zintsotasuna
-Fideltasuna
-Proaktibitatea

Gaitasunak

-Talde lana
-Autonomoki ikasteko ahalmena
-Denbora gestionatzen jakitea
-Egoera zailetan erantzunak emateko gaitasuna

Ezagutzak

-Lanpostuaren ezagupena
-Disziplina anitzeko ikuspegia
-Programa informatikoen ezagutza
-Hizkuntzak: ingelesa ezinbestekoa

Konpetentzia hauek gaur egun enpresa munduan beste profil batetako pertsonei eskatzen zaizkienak ere badira, beraz aztertu eta zeintzuk hobetu beharko ditugun ikusi beharko dugu.

Iturria: Euskal Ekonomilarien Elkargoa

2012(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Etorkizun pertsonala irudikatu nahian

Lan berri baten hasi naiz orain dela bi hilabete, enplegurako orientatzaile lanetan Mondragon Unibertsitatean. Egia esan uda aurretik lan honetan arituko nintzela esan balidate ez nuen sinistuko. Nere azken praktikak makina erreminta arloan bukatu ondoren Eibarko Armeria Eskolan goi mailako mantenu industrialeko ikasketak burutu nituen.

Ikasketak bukatuta bi egunetara deitu zidaten unibertsitatetik elkarrizketa batetarako. Egia esan behar badut nere esperientzia orientazio arloan nahiko zabala da, aurretik aritua naizelako gai hauetan. Baina gaia alde batetara utzita neukan eta tailerrean ibili naiz lanean azkenengo denboraldi honetan.

Aukera paregabea beraz nere gustoko gaietan aritzeko, enplegua eta lanaren inguruko gaietan.Orain zezenari adarretatik heldu beharko diot. Azken finean ikasle askoren aholkulari edo laguntzaile izan beharko dut. Eszenatoki ezberdinen irudikatzaile, arbel txuri baten aurrean marraztu beharko ditugun lerroen begirale. Neretzat behintzat gustoko lana, ez da gutxi garai hauetan

2012(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Linkedin, Twitter, Workmunity eta Infojobs-en ezaugarriak

Sare sozialetan partaidetza areagotuz doa gure gizartean eta horren aurrean zein aukeratu askotan arazoa izaten da, goazen lan bilaketan maizen erabiltzen ditugun lau aztertzera.
  
Twitter, Linkedin, Infojobs eta Workmunity-ri buruz hitzegingo dizuet, lau hauek dira nik lan bilaketan erabiltzen ditudanak
 
 
 
Linkedin sare sozialaren ezaugarri nagusiena nere ustez goi mailako profesionalentzako sare bat dela, hau da ikasketa maila bat dutenentzat edota adituentzat.
 
Twitterren kasuan sare irekiago bat da edonorentzat erabilgarria baina garbi eduki behar duzu bere ezaugarri nagusia, hitz jario amaigabe bat dela, beraz galtzeko arriskua duzu.
 
Workmunity PYME-entzat sorturiko sare soziala, hemen lan eskeintzak eta lan eskatzaileak ez dute dirurik ordaindu behar.
 
Azkenik Infojobs lan eskeintzak argitaratzeko portal haundi bat da non enpresak beraien lan eskeintzak jartzen dituzte eta horregatik diru bat ordaindu behar dute.
  
Guzti hauetan egotea komenigarria da baina jakinda zein den zure protagonismoa.
 
Infojobs-en gure CV sartu eta bilaketa erraz batekin lortu  ahal izango dugu gure profil profesionalarekin zer ikusia duten lan eskeintzak ikustea eta interesekoetan apuntatzea. Kasu honetan elementu pasibo bat besterik ez zara.
 
Linkedin bertako taldeetan parte hartu ahal izateko abantaila daukazu, hori da nere ustez bere balio erantsia, zu ere protagonista izan zaitezke taldeetan parte hartuaz. Erlazioak egiteko aukera ematen dizu.
 
Twitter-ek gure presentzia soziala kaleratzeko balio dezake, hau da gure txioen bitartez gure intereseko gaiei buruz oihartzuna izateko.
 
Azkenik Workmunity sare sozial berria baina etorkizun haundikoa, Linkedin eta Infojobsen konbinazioa da.


2012(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

Etorkizuneko munduan lana nolakoa izango da?

Uztailetik ezer idatzi gabe nengoen blogean eta udan irakurritako liburu baten berri eman nahi nizueke, Lynda Gratton irakaslearen liburuaren berri alegia. Titulua gazteleraz Prepárate: el futuro del trabajo ya está aquí. Liburuan autoreak lanaren inguruan datorren 15 urteetan emango diren aldaketen berri ematen digu.

Autoreak bost indar nagusi bereizten ditu etorkizuneko lana moldatuko dutenak.
-Teknologiaren indarra.
-Globalizazioaren indarra.
-Demografia eta bizitzaren luzapenaren indarra.
-Gizartearen indarra. (familen aldaketa, erreflexiorako joeraren gehitzea, emakumeak botere haunditzea, gizon orekatua, erakundetan mesfidantza haunditzea, poztasunaren murrizketa, aisialdi pasiboaren gehikuntza)
-Energia iturrien indarra. (Prezioen gehikuntza, katastrofeen gehikuntza, iraunkortasunaren kulturaren hastapenak)

Gizarteak indar hauek alde batera edo bestera gestionatu era bateko edota besteko gizartea  ikusiko dugu.

Espazioaren eta denboraren fragmentazioa etorkizuneko gizartearen ezaugarrietako bat izango da.

Ezaugarri edo indar horri aurre egiteko konpromiso soziala eta enpatia areagotzea legoke, mikroekintzailetasuna, hau da bizitza kreatiboak eta autentikoak diseinatuz, solidaritatea, kooperatibismoa, partizipazio soziala, jasangarritasunaren kultura.

Kontsumitzaile basati izatetik ekoizle apasionatu izatera pasatuz, bakardadean konpetitzailea izatetik lotura berritzaile izatera pasatuz eta generalista izatetik disziplina arteko masterrera  pasatuz.

Gai hauek eta beste aldagai batzuk kontutan hartuko ditu Gratton andereak eta mundu berri horretan gure lanean gizabanako konpetitibo eta isolatu baino gizaki kolaboratzaile eta  esperientzien kalitatean zentratua ikusten du etorkizuneko langilea.

2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

Praktika bukatuta lan bila hasteko nago.

Bukatu berri ditut lan praktikak enpresan eta orain lan bilaketan hasi behar dut. Aste beteko oporraldia hartu dut pixka bat deskonektatzeko eta orain lana bilatzera.

Atzo Eibarren izan nintzen bukatutako ikasketen titulua eskatzeko eta irakasle batekin topo egin nuen pasilotan eta berarekin izan nuen solasaldi laburrean animoak eman zizkidan laneratzean. Ondoren nirekin ikasitako batekin ere elkartu nintzen, sei hilabete langabezian daramatza eta ehun eta berrogeita hamar curriculum uzti dituela enpresa ezberdinetan esan zidan eta oraindik ez duela inondik erantzunik jaso.

Panorama ez da batere ona, beraz larritasunen aurrean arnasa sakon hartu eta larregi larritu gabe lan bilaketan hasi behar dut.

Nondik hasi. Lanbiden datuak berriztu eta nere ikasketa bukatu berriak datu basean sartuaz hasi dut eguna, ondoren lehendik nituen Curriculumak berrizteari ekin diot.

Perfil ezberdineko Curriculumak egiteko asmoa daukat, alde batetik nere arlo teknikoari dagozkionak eta bestetik  arlo sozialari dagozkionak. Hau da alde batetik taller mailan lan egiteko eta bestetik orientatzaile gisa lan egiteko.

Era berean enpresen datu base bat egin dut profil ezberdinekoak. Bueno hau da atzo eta gaur egin dudana. Momentuz gaurkoz nahikoa, eguzki ederra da kanpoan eta egunaz disfrutatzea ere komeni da.

2012(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Orientazio sesioak zertarako?

Azkenengo lau hilabete hauetan 200 pertsona inguru elkarrizketatu ditut, guztiak lan baten bila dabiltzan pertsonak izan dira. Bakoitzak bere historia pertsonala eta profesionala du, guztiak aberatsak. Nere lana pertsona hauen historiak entzun eta konpartitzea izan da.

Batzutan sesio bakarreko elkarrizketak izan dira beste kasu batzutan 4 edo 5 sesiotako elkarrizketak. Luzapena elkarrizketatuaren gogoaren araberakoa izan da. Baina bai konturatu naiz pertsona batzuk beraien bizitzaren berri emateko hamar minutu besterik ez dutela behar, beste batzuk berriz denbora aurrera joan hala gero eta gauza gehiago dituzte partekatzeko. Ezin amaitu, erantzun gabeko galderei erantzun posibleak bilatzen aritzea bezalaxe.

Pertsona guzti hauekin egonda gero nere bizitza aberatsagoa dela esan dezaket. Pertsona bakoitzaren ezaugarri batzuk burura datorzkit nere mahai gaineko kuadernoan orrialdeak aurrera edota atzera pasatzen ditudanean, bertan idatzitako notak errepasatzerakoan.

Orain nere bizitza pertsonala eta profesionala da beste norbaitekin partekatzea gustatuko litzaidakena. Bihar beste lan berri baten hasten naiz, orain artekoarekin zerikusirik ez duena. Mundu sozial eta paganotik mundu tekniko eta razional baterako saltoa da, pantera baten jauzia bezalakoa. Niri salto honek beldurra ematen dit, beste errekako alde horretan orain arteko berotasunik izango ez dudalakoan nago.Baina egia esan ez dakit zer gertatuko den.

Konturatuta nago neri benetan gustatzen zaidana historiak entzutea dela eta beraien bidez beste mundu posible batzuk imaginatzea.

2012(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

Debagoienan lana bilatzeko baliabidetako batzuk

Debagoienan lana biltzerako orduan hainbat helbide interesgarri izan daitezke:

www.arrasate-mondragon.org (Kanpoko lan eskeintzak atalean sartuta bailarako lan eskeintzak eta formazioa jaso ahal izango duzue).
www.debagoiena.com (Debagoieneko mankomunitateko web-ean bailarako enpresen direktorioa aurkituko duzue)
www.saiolan.com (Edozein proiektu edo negozio ideia garatzeko aukera ematen du)

Goiena.net (Iragarkiak jartzeko aukera)

ENPLEGU WEBGUNEAK
www.bilalan.net
www.lanbide.net
www.redtrabaja.es
www.infojobs.net
www.laboris.net
www.infoempleo.com
www.monster.es
www.trabajos.com
www.trabajar.com
www.kutxasocial.net
www.sarea.com
www.ehlabe.org
www.adegi.es
www.civex.net

Kooperatiba ezberdinen web guneak.
www.auzolagun.com


Beste helbide batzuk:


•    www.tecnoempleo.com (informatikan espezializatua)
•    www.tvlocal.com (telebista eta kamaran espezializatua)
•    www.gizarte.net
•    www.gizalde.com (borondatezko lana)
•    www.setem.org/euskadi  (boluntariadotza )
•    www.gipuzkoa.net (Gipuzkoako enplegu publikoaren eskeintza)
•    www.bizkaia.net
•    www.alava.net
•    www.vitoria-gasteiz.org (Lana eta kurtsoak Gasteizen)
•     www.cebek.es (Bizkaiko enpresen elkartea)
•    www.euskoop.org (Kooperatiben elkartea)
•    www.ekkf-fecoe.coop  (Kontsumo kooperatibak)
•    www.1000stages.com (Praktika profesionalak Europan)

www.puntodeencuentro.es ( INEM)

ETT-ak
www.startpeople.com  (People)
www.evedior.es  (randstad)
www.adecco.es  ( Adecco)
www.silicia.com   ( Bicolan)
www.denbolan.com

www.ivap.com (Lan eskeintza publikoa)

www.bidelan.net  (Autopistan lan egiteko lan poltsa)

2012(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

Urte berriarekin burutapen nahasiak

Urte berriarekin batera lanean dabilen jendea lanera itzuli da edota itzultzeko dago.Ni lanean ibili nazi gabon hauetan jai egunetan izan ezik eta egia esan lasaiago ibili naiz. Nere lanagatik, lan bilaketan orientatzailea, jende mordo batekin egoteko aukera izaten dut astero, batez ere lan bila dabilen jendea.

Hala ere aste honetan lanean dabilen pertsona batekin egoteko parada izan dut, eta gainera lan askokin momentu honetan, berak lan egiten duen enpresan lan karga haundia bait dute. Beraien sektorean itxi berri den enpresa baten  lan karga zati bat hartzea lortu dute eta horri ezker momentuz ondo dabiltza.

Garai gogorrak bizitzen ari gara, gaur bertan autonomo moduan urte askotan  igeltsero bezala aritu den beste pertsona batekin egon naiz eta Brasil aldera joatea aztertzen ari da, bertan eraikuntza sektorean dauden aukerak aztertu ditu eta lan aukera haundiak daudela komentatu dit baina soldata negoziatzeko orduan hango soldataren parekoak eskeintzen dizkiote eta horrek sutan jartzen du.

Kausistika pertsonak bezain ezberdina da eta noraeza kasu askotan nabaria. Guzti honek burutapen nahasiak sortarazten dizkit. Egonezin haundia nabari dut, beldurra etorkizunari eta atsekabea kasu gehienetan. Pertsonen burutik gauza asko pasatzen dira lanik ez dugunean eta gure inguru hurbilenaren aldetik laguntza behar izaten dugu. Perspektiba mantendu beharra dugu eta pertsonen eta taldearen elkartasuna areagotu. Egoera hauek beste garai eta beste gizarte batzutan eman dira eta aurrera atera dira, hala ere bidean jende asko gelditu da.

Ikuspegi indibidualetik talde ikuspegi eta parte hartzaileago baterako bidea eraiki beharra daukagu.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...