2011(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Malgusegurtasuna. (La flexiseguridad)

Malgusegutasunaren kontzeptuaren inguruan hainbat definizio daude .


Badirudi PPko gobernuak malgutasuna ezarri nahi duela kontratazioetan. Beharren arabera kontratatu eta beharrik ez denean kaleratu, hau da malgutasun osoa eskeini juridikoki enpresariei.

Malgutasuna eta segurtasunaren arteko arriskua gainditu ahal izateko lau osagai beharrezkoak dira:

-Kontratu bidezko akordioak behar bezain malguak izatea.

-Politika aktiboek lan batetik bestera pasatzeko trantsizio epeak lagundu beharko lituzke baita langabeziatik edo jarduera eza egoeretatik lanean hasi bitarteko epeak.

-Etengabeko formaziorako sistema sinesgarriak eskeini, enplegagarritasuna bermatzeko.

-Gizarte segurantzako egungo sistemak bermatu beharko luke langileak lan merkatutik kanpo daudenean babestuak egotea.

Momentu hauetan lauetako puntu bat ere ez da betetzen eta beraz PPren gobernuak ezarri nahi dituen neurriak langilea egoera larrian utziko lukete.

2011(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Lan elkarrizketa batera joateko orduan kontutan hartu beharreko puntuak.

Elkarrizketa bilera programatu bat da eta partaideak bi edo gehiago izan daitezke, bata bestearen aurrean daude (face to face). Batek elkarrizketaren kontrola du eta bien artean komunikazioa ematen da. 

Helburua informazio bat jasotzea da lanpostu zehatz batetarako. Elkarrizketatzailearen helburua lanpostua betetzeko egokia zaren ikustea da, ahal duzun, dakizun eta nahi duzun jakitea da.

Zure helburua elkarrizketatu gisa ahal duzula, dakizula eta nahi duzula azaltzea da. Lan posturako zure gaitasunak adieraztea da. Interesaturik eta motibaturik zaudela frogatzea. Azken finean iritzi positiboa eskeintzea da.

Pausuak:
-Elkarrizketara joan aurretik informazioa jaso, elkarrizketa non izango den, noiz eta nola joan.
-Norekin egon behar dugun jakin.
-Lanpostua zertan datzan informatu.
-Enpresaren inguruan ahal den eta informazio gehien lortu.
-Zure Curriculum-a ondo ezagutu.
-Elkarrizketan azaldu daitezkeen galderak ondo prestatu.
-Egoki jantzita joan.
-Elkarrizketa aurretik lasaitze ariketaren bat egin. Arnasketa sakon batzuk adibidez.
-Zintzotasunez jokatu elkarrizketan zehar.
-Entzun zer esaten duten eta hitz egin aurretik 2 segunduko geldialdia egin. Hau da pausatu, pentsatu eta erantzun.
-Hasieran eta bukaeran eskua emanez agurtu.
-Zeu izan eta zorte on.

2011(e)ko abuztuaren 26(a), ostirala

45 urtetik gorakoentzako nola dago lan merkatua Debagoienan?



Krisiari buruz hitz egiten dugunean badiru gazteei tokatu zaien gauza dela, baina enpresak jendea kaleratzen dutenean adin guztietako jendea kaleratzen du. Bailaran enpresa asko sartu dira ERE tan edo itxi egin dituzte, Cegasa, Tavex e.a

Debagoienako daturik ez dut baina bai EAE-ak eta hauetan garbi dago adin talde hori dela (45-64)okupazio tasa baxuena duena, 2009an ez zen %43a iristen. Okupazio tasa orokorra %65 ekoa denean EAEn.

Zein da pertsona horientzat irtenbidea? Egia esan errekurtso publikoei begiratuz formazio arloan ez dago gauza haundirik adin talde horrentzat, ezer ez dagoela ez ezateagatik. Eta krisia pasata gero talde hori izango da merkatutik kanpo gelditzeko arrisku haundiena duena.

Nere ustez bailarako udalek enplegua sortzearren ematen dituzten laguntzetan sartzen diren kolektibo berezi moduan hartu beharko lituzkete 45 urtetik  aurrerako pertsonak.

2011(e)ko abuztuaren 24(a), asteazkena

Langabetuaren profila debagoienean

Debagoieneko pertsona langabetuari aurpegia jarri beharko banio emakumea, 25 eta 44 urte bitartekoa, derrigorrezko bigarren hezkuntza ikasita eta edozein lan sektoretan lan egiteko prest.

Langabetuen artean %52a emakumezkoa da, eta langabetuen %49ak 25 eta 44 urtebitarte ditu.

Esan beharra dago emakumeen jarduera tasa %43 koa dela gizonezkoena baino 13 puntu txikiagoa eta okupazioa tasa % 60koa, hau da Gipuzkoan baino 3 puntu altuagoa eta Europear Batasuneko (27 estatuak) 4 puntu altuagoa. (2006ko datuak)

Gizonezkoen kasuan okupazio tasa %75 ekoa da Gipuzkoan baino puntu bat altuagoa.
Beraz generoen arteko aldea okupazio tasan Debagoienan %15ekoa da gizonezkoen alde.

Dinamarkako kasua hartzen badugu emakumeen okupazio tasa  %73koa da. Datu hauek kontutan hartuta esan dezakegu gure eskualdean oraindik emakumeak lan merkatuan enplegatu moduan sartzeko tartea dagoela.








2011(e)ko abuztuaren 23(a), asteartea

Debagoieneko lan merkatuaren egoera : langabezia

Debagoiena zortzi herrik osatzen dute (Arrasate, Bergara, Aretxabaleta Oñati, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzaga). Bertako biztanleria 61500 pertsonen bueltan dabil. Langabezia tasa 2011ko uztaileko datuen arabera %9,24koa zen.

Debagoienako eskualdean industriak du pisu haundiena %52koa, zerbitzuak %41ekoaz (2008ko datuak), beraz oraindik gure eskualdea industriala jarraitzen du izaten, goierrialdearekin batera Gipuzkoako industrialena. Eraikuntzaren pisua %7 ingurukoa da.

2008an gurean krisia hasi zenetik langabezia tasa 2008ko %6.34tik 2009ko %10,21 era pasatu da eta gaurko egoera zertxo bait hobea da.

Langabeziak gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago astindu ditu, azken hauen langabezia tasa haundiagoa izan arren. Sektorialki industrian dira enplegu gehien galdu den sektorea, hala ere 2010ean industrian lana sortu da eta berriz zerbitzuetan lan gabezia igotzen joan da 2007tik hona, aurten langabetuen %53a sektore horretakoak izanik.

Sortutako lana batez ere arlo industrialean sortu da, berezitasunik gabeko langileak kategorian eta zerbitzu alorrean jatetxetako zerbitzu eta pertsonaletako babes zerbitzu kategorian.

Joan den maitzeko datuei erreparatuz 600 langile zeuden lanean fagor talde kooperatibetan behin behineko langile gisa.

Beraz 2010 eta 2011 urteak errekuperazio urteak izan dira industria sektorean ez berriz zerbitzu eta eraikuntzan.










2011(e)ko uztailaren 12(a), asteartea

Ikasi eta lan

Datorren kurtsora begira nire helburuak ezarri ditut. Ikasi eta lan egingo dut, alde batetik mantenu industrialeko goi mailako zikloko gelditzen zaizkidan hiru moduluak bukatuko ditut eta bestetik jardunaldi erdiko lana izango dut.

Garai baten oso ohikoa zen lan eta ikasketak batera ustartzea, lanean oso gaztetan hazten zen jendea eta beraz lantokian lanpostu hobeago bat nahi bazenuen ikasi beharra zeneukan. Hori poliki poliki galtzen joanda, gurasoek askotan nahiago dute beraien seme alabak ikasketak ondo bukatzea eta hortarako behar dituzten baliabideak gazteei ematea.

Hala ere gaur egun beste faktore bat dago eta zera da; ikasketak bukatu ondoren prestatzen jarraitu beharra. Lan munduak etengabeko prestakuntza eskatzen du. Ikasitakoa eguneratu eta beste jakintza batzuk bereganatu behar ditugu.

Gure inguruko lan merkatuan profil berriak eta geroa eta konpetentzia gehiagokoak eskatzen dira eta beraz geldirik egoterik ez dago.

2011(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Fagor taldean behin behineko langileak

Kooperatiba mailan eta konkretuago Fagor mailan  langilegoa bazkideak eta behin behinekoak osatzen dute, azken hauen kopurua %10 ingurukoa da momentu honetan Fagor taldean, MCC ko talde industrialik haundiena, eta Fagor Ederlanen zehatzago % 20 ra iristen da, aurreko kolaboratzaile bilera baten emandako datuen arabera.

2011(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

Oraingo egoera ekonomikoa bolada txar bat baino zerbait gehiago da

Egoera ekonomikoa hobetuko zain gaude eguraldiari begiratzen diogun bezalaxe, sartu zaigun frentea noiz pasatuko den zain eguraldi ona bueltatzeko.


Gauzak onera aldatzeko gizarte osoan aldaketa sakonak behar direla argi eduki behar dugu.

2011(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Zenbat lan ordu egiten ditugu eta zertarako?

Joan den mendean familien oinarrizko beharrak betetzeko lan egin beharreko orduak amaigabeak ziren. Mendea aurrera joan ahala ordutegi horiek murriztuz joan ziren poliki poliki.

XXI. mende honetan berriz lan gutxiago eginda gure oinarrizko beharrak bete ditzakegu. Kuestioa zera da, norberak dituen beharrak asetzeko zenbat lan egin behar duen? Joan den mendean orain baino ordu gehiago pasatu behar ziren lanean oinarrizko beharrak asetzeko. Gaur egun gure errentaren %20a erabiltzen dugu jan eta jazteko, bestea etxebizitza ordaintzeko eta hau ez duenak beste behar batzutarako.

Bakoitzak atera ditzala kontuak zenbat lan egiten ari den  bestelako beharrak asetzeko. Egoera honetaz kontzientzia hartuko bagenu behar bada guztiontzat lan aukera gehiago egongo litzateke, merkatuan dauden lan orduak guztion artean banatuz eta gizarte orekatu eta justuago bat eratuz.

2011(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Arrasaten langabezia gora Abendutik Martxora bitartean

Arrasaten oraindik krisia gainditu ez dugun adierazletako bat langabeziaren gorako bilakaera da, 77 pertsonatan egin du gora 2010eko abendutik 2011 martxora bitartean. Langabezia tasa %12koa da.


Otsaileko datuek esperantzarako bidea erakusten zuten bide luze honetan, baina matxokoak ez dute gauza bera erakutsi. Gure herria zahartuz doa, %20a 65 urtetik gorakoak dira eta populazio aktiboa jeisten ari da.2001etik 2006ra bitartean 835 pertsonatan gutxitu da populazio aktiboa.

Industrian hainbat enpresa krisitik ateratzen ari direla ematen du, baina beste batzuk batez ere etxe tresna elektrikoak eta eraikuntzarako aldamioak egiten dituztenak berriz ez, enpresa haundiak dira eta gure herriko eta bailarako enpleguan pisu haundia dutenak.

Gure bailaran industriak  pisu haundia du, Gipuzkoako eskualdeen artean pisu gehien duena. Landunen %49ak industrian lan egiten du, Gipuzkoan %28ak 2006an.

Orokorrean datuak ez dira baikorrak, eta aurrera begirako  irtenbideak ez dira errazak. Aldaketa sakon eta haundien aurrean gaude batez ere eskulan intentsiboko enpresak beraien produkzioak kanporatzen ari direlako azken urte hauetan. Aurrejubilazio eta errekolokazioekin kooperatibatan neurri baten galdutako lanpostuak konpensatzen ari dira.

Etorkizuna, burrukatu beharreko errealitatea izango da gutako askorentzat eta hortan jardun beharko dugu orain eta etorkizunean.

2011(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

43 urte bete berri eta lan merkaturako zaharregi ote? Gezurra

Bai hala diote lan merkatuan sarturik dabiltzanak, 40 urtetik gora adin zaila dela lan bilaketan aritzeko. Kondizio fisikoa lan batzutarako baldintza moduan jartzea tira, baina adina.

Asuntua zera da aukeratzeko nahi adina jende dutenean enpresetan gaztea nahiago dutela. Arrazoiak mila: sumisoagoa, kostu ekonomiko aldetik merkeagoa, karga familiarrik ez e.a.

Eta orduan zein da esperientziaren balioa? Ba kasu askotan ez du inolako baliorik edota oso gutxi.

Guzti hauek nere inguruan entzuten ditudanak dira, nik 43 urte bete berri ditut eta egunero 20 urte inguruko gazteeekin aritzen naiz goi mailako ziklo bat burutzen, eta egia esan nere adina abantail bat da ikasketak burutzerako orduan. Idazteko askoz ere kapazitate haundiagoa dut, entzuteko eta klasean egoteko patxada haundiagoa, galderak egiteko lasaitasuna eta nere emaitza akademikoak hobeak dira, orduan zergaitik lan merkatura begira nere egoera zailagoa da?

Nere ustez arazoa enpresetan eta bertako gestoreen buruetan dago eta estrukturala da, giza baliabideak beste edozein baliabide bezala gestionatzen dituzte, eta ez da oraingo asuntua.

Orain dela 20 urte hau da 1993ko krisian ere giza baliabide mordoa alperrik galdu zen, jende baliotsu asko merkatutik kanpora gelditu zen eta inolako aukerarik gabe berriz lan merkatuan sartzeko, orduan 23 urte nituen eta egoera injustu horretaz konturatu nintzen, nik ere problemak izan nituen baina orduan gazteegia nintzelako, esperientzia faltagatik.

Argi dago arazoa larria dela eta denok bat egin beharko dugula bertatik irtetzeko eta adin kontu eta horrelako aitzakiak alde batera utzita, benetan denok bat eginik burrukatu beharko dugula gure inguruan dauden mentalitate hauek aldatzeko.

Azken finean Europan langabezian buru bagara eta horrela daramagu azken hogeita hamar urte, estrukturala da, gizarte moduan gauza asko gaizki egiten gabiltzalako da, eta hauetako bat 40 urtetik gorako pertsonak lan merkaturako zaharrak konsideratzea da.

2011(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

Zenbat pertsona dira izenik eman ez dutenak ez lanbide n ezta inem ere eta lan bila dabiltzanak?

Benetako langabezia tasa jakiteko bi zerbitzu horietan izenda emanda daudenez gain beste kolektibo batzuk ere kontutan hartu behar dira, hau da enplegu bila dabilen jende guztia ez dago lanbiden edota inem en izena emanda.

Inmigrante kopuru haundi bat adibidez bi zerbitzu horietatik kanpo dago eta lan bila dabil. Beste pertsona batzuk nekatu egin dira zerbitzu horietara joateaz hiru hilabetetik behin sellatzera, edota ez dutenak sinisten zerbitzu horien baliagarritasunean, edota lan prekario baten dabiltzanak eta enplegu duin baten bila ari direnak edota 50 urte baino gehiago dutenak eta lan bilatzeari utzi diotenak e.a luze bat.


Gauza bat datu estatistikoak dira eta berauek errealitatearen islada izan nahi dute neurri haundi baten, baina beste gauza bat errealitatea eta hau askotan datuak baino gordinago da.

2011(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

Lanbideko datuak bat egin dira Inemekoekin

Martxoak 15 aldera Lanbidek bat egin ditu langabetuek Inem-en zituzten datuekin, eta beraz lehen Lanbiden genituen datuak desagertu eta Inemekoak dira orain Lanbideko gure datu basean. Horrek zer esan nahi du? Gure datuak nire lanbidenet en sartuta ikusi eta aldaketarik egon den aztertu beharko dugu.

Hemedik aurrera Inem (SEPE gaur egun) historiara pasatu da lan bilaketan, hemendik aurrera gure datuak bi lekutan ez ditugu izango eta honek gure lan bilaketa arinduko du.

2011(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

1993tik 2008 rako ibilaldian bi krisialdi ekonomiko jasandakoa

Hogeitabost urte nituen 1993an lan merkatura sartu berri, bekario gisa ari nintzen EITBko formazio departamentuan eta lan merkatuan baldintza guztiekin sartzeko gogo bizia nuen baina ez nuen zirrikitorik aurkitzen. 18 urte beranduago hemen nago lan merkatutik kanpo zirrikituren baten muturra sartzeko zai. 

Tartean makinatxo bat enpresa eta lan ezberdinetatik pasatua nahiz, oso oroitzapen ona dut Errioxan mahats bilketan ibilitako udazken hura, edota Ingalaterran Kettering herrian egindako urtebetea janari enpresa baten lanean, edota informatikako klaseak eman nituenekoa, orduko ikasle haiekin geroago lan egiteko aukera izan nuen tailer baten.

 Egia esan oroitzapen denak ez dira onak baina orokorrean balantzea positibotzat jotzen dut. Orain 2011an konturatzen naiz denbora nola pasa den eta baita beste 25 urte gelditzen zaizkidala lan merkatuan,  beste baldintza batzutan eta ez dakidala non egongo naizen lanean datorren hilean. 








2011(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

Emakume guztien egunean

Nere amari eta bera bezalako emakume guztiei dedikatu nahi nieke hitz hauek, beraien bizitza guztia  gizarte berri baten alde lan egin duten emakume guztiei, egunero gizonen irainak eta esplotazioa jasan eta jasaten dituzten emakume guztiei, azken finean aske bizi nahi duten emakume guztiei.

Gizarte eraldaketaren alde lan egiten duten guztiei, beraien eguna egunero delako baina gaur berezia delako emakumeentzat,  ni ere martxoaren 8ko egun honekin bat egin nahi dut.

Ni gizona izanik eta nere kondizioagatik emakumeak jasan behar izaten dituen diskriminazioen erantzule zuzena izan ez arren, kondizio objetiboen erantzule sentitzen naiz. Baldintza horiek aldatzeko nere konpromisoa adierazi nahi nuke hitz hauekin.

Zorionak ama.

2011(e)ko martxoaren 5(a), larunbata

Debagoienan langabezia jeisten hasi ote?

Nere inguruko lagun gehienak kooperatiban lan egiten dute eta biri entzun diet jendea hartzen hasi direla bai Coprecin eta baita Ederlanen. Inem eko datuen arabera, otsaileko datuek bailaran langabezian dauden pertsona kopurua jeitsi egin dela diote. Debagoienan lan sortzaile haundiena kooperatiba da mugitzen dituen behin behineko langile kopuruegatik.

Urrengo hilabetetako datuek esango digute lana sortzen ari den edo ez. USAn otsailean langabetu kopurua jeitsi egin zen ia 200.000 pertsonatan, sektore guztietan eta horien artean eraikuntzan.

Hala ere, lokomotora martxan jarrita ez dakigu benetan nora garamatzan. Oraingo garapen modelo  honetan  benetako aldaketa gauzatu dadin oraindik oso urruti egonda ere, gauzak etorkizunean berdinak ez direla izango seguru nago.


2011(e)ko otsailaren 25(a), ostirala

Redtrabaja web ean lan eskeintzak asko jeitsi dira. Zein da arrazoia? Eta Lanbide n

Momentu honetan bi web publiko ditugu lan eskeintzak eta eskaerak jasotzeko orduan Euskal Autonomi  Erkidegoan, hau da lan  bitartekaritza publikoa egiterako orduan, alde batetik Redtrabaja eta bestetik Lanbide.

Redtrabaja enpresei promozionatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen ziren teknikariak badirudi ez dutela dagoeneko redtrabajarako lan egiten eta Lanbide ko platilla berrira pasatu direla. Beraz ez dago Redtrabaja ko web ean lan eskeintzak  jasoko duen pertsonalik.

Hala ere Lanbiden eskeintza kopurua ez da gehitu, beraz bi zerbitzu  publiko hauek  enpresen aurrean lan  eskeintzak jasotzeko orduan nahiko lo daudela ematen du krisi egoera honetan. Pastela badirudi beti bezala bitartekaritzako enpresa pribatuak eramango dutela zerbitzu publikoa ez bada mugitzen.

2011(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Aste ingelesetik lau egun lan hiru jai

Nere aitari entzuna diot joan den mendean larunbatetan ere lan egiten zela, hau da 6 laneguneko astea, aste ingelesa deituriko, astelehenetik larunbat arratsaldera lan egiten zen garaia. Nik mende honen hasieran 2000.urte horren inguruan 32 orduko lan jardunaldia izan nuen udaletxe baten, helburua lan ordu gutxiago lan eginda zegoen lana banatzea zen.

Iniziatiba Frantziatik zetorren eta urte batzutan Frantzian aplikatu zen, hemen udal batzutan martxan jarri zen baina bestela ez zuen arrakastarik izan.

Gaur egun berriz aste frantsezetik aste ingelesera pasatu ote garen beldur naiz, edo hobe esanda kontrol gabeko ordutegietara. Proiektuen araberako ordutegietara, non bakoitzak moldatu behar duen ahal duen moduan lana aurrera ateratzeko. Batzuk asteko lehen egunetan orduak sartzen dituzte ostiral arratsaldea libre hartzeko, beste batzuk etxera daramate lana internet bidez bukatzeko eta beste batzuk ordutegi estandarra dute, batez ere administrazioko langileak, hau da 8 ordu 5 egun, eta beste batzuk berriz produkzioko langileak produkzioaren arabera, aste honetan bi lan egun eta bost jai eta urrengoan 3 eta 4.

Nire aurreikuspenak mende honetarako lau egun lan eta hiru jai dira, baina beharbada baikorregia naiz.

2011(e)ko otsailaren 21(a), astelehena

Interneten dauden lan bilatzaileak zerbaitetarako balio al dute?

Nere ustez momentu honetan profil batzuetarako balio dezakete lan bilaketan, baina pertsona gehienentzat ez. Orduan zergaitik bideratzen gaituzte internetera lan bilaketarako?

Lan eskeintzak jartzen dituztenek milaka eta milaka Curriculum jaso ditzaten. Izugarrizko lan poltsak dituzte eta datu horiekin milaka pertsonen datu profesional eta askotan pertsonalak dituzte.

Momentu honetan inportanteena erlazio pertsonalak dira. Hau da gertutasunak eta elkar ezagupena dira faktorerik inportanteenak. Jo beti gertueneko kontaktu, enpresa eta lan poltsatara, edozein erreklamazio egin nahi baldin baduzu ere jakin dezazun nora jo.

Udal askok lan poltsak dituzte, elkarte edo inguruko enpresak, gobernuz kanpoko herriko taldeak. ETT batera apuntatu behar baduzu eta herrian bulegoa badu jo bertara, zuk beraiek eta beraiek zu ezagutu zaitzaten. Beti gertukoenetik hasi eta aldenduz joan.








2011(e)ko otsailaren 19(a), larunbata

Lan bilaketa egoki bat nola burutu?

Nere buruari askotan egiten diodan galdera da. Egia esan badaude pertsonak bizitzan elkarrizketa bat egin eta lanean hasi direnak, eta beste aldean badira beste batzuk hamaika elkarrizketa egindakoak eta ez dutenak oraindik lanik aurkitu. Zein da bien arteko ezberdintasuna?  Badirudi lehenengoak merkatura irten ahala aurkitu duela erostailea eta bigarrenak berriz eskeintzen duena ez duela erostailerik.

Gaurko lan merkatuan eskeintza eta eskaera partekatzen dira morrointza edo esklabutza desagertu zenetik, oraindik munduko hainbat lekutan jarraitzen duen arren.

Beraz gaur egungo lan merkatuko guruek milaka aholku ematen dituzte gure burua ondoen nola saldu, eta beraien betiko kontseilua da erostailearen lekuan jarri eta haren espektatibei erantzutea.

 Nere iritziz merkatuaren  espektatibak kontutan hartuta norberaren espektatibak ere gehitu behar dira eta horren arabera prestatu, hau da nere lehentasun batzuk ezarri eta horien arabera prestatu eta egokitu merkatuari.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...