Arrasaten oraindik krisia gainditu ez dugun adierazletako bat langabeziaren gorako bilakaera da, 77 pertsonatan egin du gora 2010eko abendutik 2011 martxora bitartean. Langabezia tasa %12koa da.
Otsaileko datuek esperantzarako bidea erakusten zuten bide luze honetan, baina matxokoak ez dute gauza bera erakutsi. Gure herria zahartuz doa, %20a 65 urtetik gorakoak dira eta populazio aktiboa jeisten ari da.2001etik 2006ra bitartean 835 pertsonatan gutxitu da populazio aktiboa.
Industrian hainbat enpresa krisitik ateratzen ari direla ematen du, baina beste batzuk batez ere etxe tresna elektrikoak eta eraikuntzarako aldamioak egiten dituztenak berriz ez, enpresa haundiak dira eta gure herriko eta bailarako enpleguan pisu haundia dutenak.
Gure bailaran industriak pisu haundia du, Gipuzkoako eskualdeen artean pisu gehien duena. Landunen %49ak industrian lan egiten du, Gipuzkoan %28ak 2006an.
Orokorrean datuak ez dira baikorrak, eta aurrera begirako irtenbideak ez dira errazak. Aldaketa sakon eta haundien aurrean gaude batez ere eskulan intentsiboko enpresak beraien produkzioak kanporatzen ari direlako azken urte hauetan. Aurrejubilazio eta errekolokazioekin kooperatibatan neurri baten galdutako lanpostuak konpensatzen ari dira.
Etorkizuna, burrukatu beharreko errealitatea izango da gutako askorentzat eta hortan jardun beharko dugu orain eta etorkizunean.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Proiektu berri baten murgildurik
Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...
-
Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...
-
Martxoak 8 emakumeen eguna, aldarrikapen eguna. Konsuelo, amaren alde aldarrikatu nahi dut, bizitza guztia ama, langile, zaintzaile laneta...
-
Azkenengo egun hauetan komunikabide ezberdinen bitartez jarraitu dut Zaldibarko zabortegian gertatutakoa. Komunikabide eta sare sozialeta...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina