2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Lana eta hiritartasuna


Lanak eta honen monetarizazioak enpleguak hiritar oso bihurtzen gaitu. Lana bilakatu da identitate soziala eta indibidualaren ardatz. Langabezia nagusitzen joan den neurrian berriz pertsona askorentzat Zygmunt Baumanek  (2002) dioen bezala lanak ez du hori ere eskaintzen   “El trabajo ya no  puede ofrecer un huso seguro en el cual enrollar y fijar definiciones del yo, identidades y proyectos de vida. Tampoco puede ser pensado como fundamento ético de la sociedad, ni como eje ético de la vida individual”.(129. Orri) 

 Langabeziaren arazoa ez da klase edo talde konkretu bati egokitzen zaion arazoa, gaur egun edozein izan daiteke langabezian. Enpresatan ematen diren pertsonalaren murrizketak edota itxierak edozein kategoriatako langileak ukitu ditzake.

 Langileak eta gizarteak orokorrean aldaketa hauek sakonean lan harremanetan eta ibilbide pertsonaletan eragina dutela badakite. Gaurko egoerak bizitza pertsonala baldintzatu ondoren eta eskatzen diguten guztia emanda gero bazterturik uzten gaituzte. Richard Sennettek (2000) dioen bezala “Las nuevas condiciones del mercado obligan a un gran número de personas a asumir riesgos muy pesados aunque los jugadores saben que las posibilidades de recompensa son escasas”(92. orri).

                Erantzukizun pertsonala da gure errealitateak nagusitzen duen leloa, hau da pertsona bakoitzak izan behar du norberaren ongizatearen erantzule. Merkatua da politika sozialik onena eta laguntza karitatetik etorri behar du, solidaritate instituzionala alde batera utziaz. Kontratu sozial modernoa natura egoeratik irteteko eta hiritar bihurtzeko baliagarria zitzaigun bezala, gaur egungo kontratu neoliberalak bazterketa prozesuak areagotzen ditu  eta gizartea beste egoera natural batetara darama non bertako partaide asko baztertuak diren (Zubero,2004).

                Gizarteak sorturiko aberastasuna guztion artean banatzea guztiok bizitza duin bat izan dezagun. Gutxieneko sarrera bat hiritar gisa guztioi ahalbidetu beharko litzaiguke eta hortik aurrera lanean jardun edo ez gure aukera izan beharko luke. Gaur egun robotizazio prozesuen ondorioz lan mota asko desagertuko dira eta guztiontzat askatasun bide bat  bezala ikusi dezakegu.



 

-Bauman, Zygmunt (2002)Modernidad líquida. Argentina. Fondo de cultura económica .


-Sennett, Richard (2000) La corrosión del carácter : las consecuencias personales del trabajo en el nuevo capitalismo, Barcelona, Anagrama.

-Zubero, Imanol (2004) Trabajo y ciudadanía. Ararteko. Colección Jornadas sobre derechos humanos. nº8. XVIII Cursos de verano en San Sebastian

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...