2011(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Aste ingelesetik lau egun lan hiru jai

Nere aitari entzuna diot joan den mendean larunbatetan ere lan egiten zela, hau da 6 laneguneko astea, aste ingelesa deituriko, astelehenetik larunbat arratsaldera lan egiten zen garaia. Nik mende honen hasieran 2000.urte horren inguruan 32 orduko lan jardunaldia izan nuen udaletxe baten, helburua lan ordu gutxiago lan eginda zegoen lana banatzea zen.

Iniziatiba Frantziatik zetorren eta urte batzutan Frantzian aplikatu zen, hemen udal batzutan martxan jarri zen baina bestela ez zuen arrakastarik izan.

Gaur egun berriz aste frantsezetik aste ingelesera pasatu ote garen beldur naiz, edo hobe esanda kontrol gabeko ordutegietara. Proiektuen araberako ordutegietara, non bakoitzak moldatu behar duen ahal duen moduan lana aurrera ateratzeko. Batzuk asteko lehen egunetan orduak sartzen dituzte ostiral arratsaldea libre hartzeko, beste batzuk etxera daramate lana internet bidez bukatzeko eta beste batzuk ordutegi estandarra dute, batez ere administrazioko langileak, hau da 8 ordu 5 egun, eta beste batzuk berriz produkzioko langileak produkzioaren arabera, aste honetan bi lan egun eta bost jai eta urrengoan 3 eta 4.

Nire aurreikuspenak mende honetarako lau egun lan eta hiru jai dira, baina beharbada baikorregia naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...