http://es.slideshare.net/Bergarako_Udala/2013martxoa-apirila?ref=http://www.bergara.net/Udala/Lan%20Merkatuaren%20Txostena
Datu aipagarri gisa aipatuko nuke Debagoienan gizarte segurantzako afiliazioan izan den jeitsiera eta Aretxabaletak bereziki izan duen jeitsiera, %20 koa izan da krisi hasieratik biztanleriaren bilakaeran aldaketarik izan ez denean. Gipuzkoan %7,44 jeitsi da.

Lan merkatutik jendea ateratzen dabil, jubilazio eta aurrejubilazioen bitartez, baina inolako erreleborik ez da ematen ari enpresatan, eta aldi baterako kontratazioa ere geldi dago. Panorama ilun honen aurrean badira argi batzuk, batez ere arlo industrialak eta esportazioak automozio arloan duen kontratazioa. Zerbitzuak berriz krisi hau gehien nabaritzen ari den sektorea da.