Kapital
soziala berrikuntza sozialerako humusa da. Gizarte baten dagoen kapital soziala
konfiantza mailarekin neurtu dezaket, adibidez politikan politikoekiko dagoen konfiantza
maila neurtuta. Kapital
soziala pertsonen arteko erlazioetan sortzen den baliabidea da.
Kapitala balorea duelako da eta soziala
erlazioen ondorioa delako. Gizartearen baliabide sozial bat da, onurak
dakartzana.
Kapital
sozialaren ezaugarrien artean daude: kontrol soziala, konfiantzaren sorrera,
lankidetza koordinatua, konfliktoen soluzioa, baliabide komunitarioen
mobilizazio eta gestioa, talde lanerako egitura eta esparruen sorrera eta liderren
eta zuzendarien legitimazioa.
Bestalde
bi dira kapital sozialaren iturri
kulturalak. Lehena identitarioa, hau da gizabanakoak
sozializazio prozesuan barneraturiko arau eta baloreek beraiekin dakartzaten
jarrerak eta portaerak eta bigarrena instrumentala
gizabanakoentzat onura dakar.
Zertan
gauzatzen da kapital soziala?
-Kapital sozialak giza erlazioen kalitatea
eta intentsitatea areagotzen du.
-Erakundeek
sortzen duten kapital soziala batzuetan konfiantzan bistaratzen da, beste batzuetan
lidergoan edo iniziatiban eta abar.
Sareak
garatzeko errekurtso klabea da eta baita gizarte berrikuntzaren garapenerako
ere. Sarea lehen komunitatearen erantzukizuna zena orain estatuarena bilakatu
da.
Kapital
soziala oinarri ona da gizarte berrikuntzarako, interakziorako oinarria ere bada eta
eraldatzailea, pertsona ezberdinekin irtenbideak partekatzeko aukera eskaintzen
digu. Gaia aztertu duten autoreen artean Robert Putman, Pierre Bourdieu, James
Coleman edota Fukuyama ditugu.
Gizarte berrikuntzaren (GB)
definizioetako bat hau izan daiteke: aktore eta baliabide sare baten bitartez, bete gabeko behar sozial bati
baino gehiagori loturiko arazo konplexuei irtenbidea emateko ideia sortzaile,
ezagutza, balore eta metodoen artikulazio praktikoa, tokian tokiko erantzuna
emanez.
GB
fenomeno kolektiboa da, errutinak sozialak aldatzen dituena eta erlazioak
sortzen dituena eraldaketaren bitartez. GBren azken helburua eraldaketa soziala
sortzea da eta honekin batera erlazio sozial edo lankidetza berriak sortzea,
berrikuntza bai helburu zein baliabidetan ematen delarik.
Gizarte
berrikuntza inklusio esklusio dinamika da, esklusiotik inklusiora pasatzea da. Adibide
bat izan daiteke GORATUk aurrera
eramandako iniziatiba.
Bi
kontzeptu hauek gizarte konplexuaren ezaugarriekin batera ( aldaketa azkarrak,
ekonomiaren globalizazioa, sakoneko eraldaketa kulturalak, egitura publikoetan
aldaketak, merkatuaren eraldaketa, estetikaren lehentasuna, kapital sozialaren
murrizketa, errealitatea sozialki eraikitzeko era berriak eta abar,..) azaldu
ditu eta kapital soziala nola indartu daitekeen aipatu digu, bai ezagutza zein
konfiantza handituz eta sareak egituratuz.
Bukatzeko
kapital soziala zenbat eta handiagoa izan komunitatearen oinarria era handiago
da eta hau krisi egoeratan babes ona da gutiontzat.