2011(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Malgusegurtasuna. (La flexiseguridad)

Malgusegutasunaren kontzeptuaren inguruan hainbat definizio daude .


Badirudi PPko gobernuak malgutasuna ezarri nahi duela kontratazioetan. Beharren arabera kontratatu eta beharrik ez denean kaleratu, hau da malgutasun osoa eskeini juridikoki enpresariei.

Malgutasuna eta segurtasunaren arteko arriskua gainditu ahal izateko lau osagai beharrezkoak dira:

-Kontratu bidezko akordioak behar bezain malguak izatea.

-Politika aktiboek lan batetik bestera pasatzeko trantsizio epeak lagundu beharko lituzke baita langabeziatik edo jarduera eza egoeretatik lanean hasi bitarteko epeak.

-Etengabeko formaziorako sistema sinesgarriak eskeini, enplegagarritasuna bermatzeko.

-Gizarte segurantzako egungo sistemak bermatu beharko luke langileak lan merkatutik kanpo daudenean babestuak egotea.

Momentu hauetan lauetako puntu bat ere ez da betetzen eta beraz PPren gobernuak ezarri nahi dituen neurriak langilea egoera larrian utziko lukete.

2011(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Lan elkarrizketa batera joateko orduan kontutan hartu beharreko puntuak.

Elkarrizketa bilera programatu bat da eta partaideak bi edo gehiago izan daitezke, bata bestearen aurrean daude (face to face). Batek elkarrizketaren kontrola du eta bien artean komunikazioa ematen da. 

Helburua informazio bat jasotzea da lanpostu zehatz batetarako. Elkarrizketatzailearen helburua lanpostua betetzeko egokia zaren ikustea da, ahal duzun, dakizun eta nahi duzun jakitea da.

Zure helburua elkarrizketatu gisa ahal duzula, dakizula eta nahi duzula azaltzea da. Lan posturako zure gaitasunak adieraztea da. Interesaturik eta motibaturik zaudela frogatzea. Azken finean iritzi positiboa eskeintzea da.

Pausuak:
-Elkarrizketara joan aurretik informazioa jaso, elkarrizketa non izango den, noiz eta nola joan.
-Norekin egon behar dugun jakin.
-Lanpostua zertan datzan informatu.
-Enpresaren inguruan ahal den eta informazio gehien lortu.
-Zure Curriculum-a ondo ezagutu.
-Elkarrizketan azaldu daitezkeen galderak ondo prestatu.
-Egoki jantzita joan.
-Elkarrizketa aurretik lasaitze ariketaren bat egin. Arnasketa sakon batzuk adibidez.
-Zintzotasunez jokatu elkarrizketan zehar.
-Entzun zer esaten duten eta hitz egin aurretik 2 segunduko geldialdia egin. Hau da pausatu, pentsatu eta erantzun.
-Hasieran eta bukaeran eskua emanez agurtu.
-Zeu izan eta zorte on.

2011(e)ko abuztuaren 26(a), ostirala

45 urtetik gorakoentzako nola dago lan merkatua Debagoienan?



Krisiari buruz hitz egiten dugunean badiru gazteei tokatu zaien gauza dela, baina enpresak jendea kaleratzen dutenean adin guztietako jendea kaleratzen du. Bailaran enpresa asko sartu dira ERE tan edo itxi egin dituzte, Cegasa, Tavex e.a

Debagoienako daturik ez dut baina bai EAE-ak eta hauetan garbi dago adin talde hori dela (45-64)okupazio tasa baxuena duena, 2009an ez zen %43a iristen. Okupazio tasa orokorra %65 ekoa denean EAEn.

Zein da pertsona horientzat irtenbidea? Egia esan errekurtso publikoei begiratuz formazio arloan ez dago gauza haundirik adin talde horrentzat, ezer ez dagoela ez ezateagatik. Eta krisia pasata gero talde hori izango da merkatutik kanpo gelditzeko arrisku haundiena duena.

Nere ustez bailarako udalek enplegua sortzearren ematen dituzten laguntzetan sartzen diren kolektibo berezi moduan hartu beharko lituzkete 45 urtetik  aurrerako pertsonak.

2011(e)ko abuztuaren 24(a), asteazkena

Langabetuaren profila debagoienean

Debagoieneko pertsona langabetuari aurpegia jarri beharko banio emakumea, 25 eta 44 urte bitartekoa, derrigorrezko bigarren hezkuntza ikasita eta edozein lan sektoretan lan egiteko prest.

Langabetuen artean %52a emakumezkoa da, eta langabetuen %49ak 25 eta 44 urtebitarte ditu.

Esan beharra dago emakumeen jarduera tasa %43 koa dela gizonezkoena baino 13 puntu txikiagoa eta okupazioa tasa % 60koa, hau da Gipuzkoan baino 3 puntu altuagoa eta Europear Batasuneko (27 estatuak) 4 puntu altuagoa. (2006ko datuak)

Gizonezkoen kasuan okupazio tasa %75 ekoa da Gipuzkoan baino puntu bat altuagoa.
Beraz generoen arteko aldea okupazio tasan Debagoienan %15ekoa da gizonezkoen alde.

Dinamarkako kasua hartzen badugu emakumeen okupazio tasa  %73koa da. Datu hauek kontutan hartuta esan dezakegu gure eskualdean oraindik emakumeak lan merkatuan enplegatu moduan sartzeko tartea dagoela.








2011(e)ko abuztuaren 23(a), asteartea

Debagoieneko lan merkatuaren egoera : langabezia

Debagoiena zortzi herrik osatzen dute (Arrasate, Bergara, Aretxabaleta Oñati, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzaga). Bertako biztanleria 61500 pertsonen bueltan dabil. Langabezia tasa 2011ko uztaileko datuen arabera %9,24koa zen.

Debagoienako eskualdean industriak du pisu haundiena %52koa, zerbitzuak %41ekoaz (2008ko datuak), beraz oraindik gure eskualdea industriala jarraitzen du izaten, goierrialdearekin batera Gipuzkoako industrialena. Eraikuntzaren pisua %7 ingurukoa da.

2008an gurean krisia hasi zenetik langabezia tasa 2008ko %6.34tik 2009ko %10,21 era pasatu da eta gaurko egoera zertxo bait hobea da.

Langabeziak gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago astindu ditu, azken hauen langabezia tasa haundiagoa izan arren. Sektorialki industrian dira enplegu gehien galdu den sektorea, hala ere 2010ean industrian lana sortu da eta berriz zerbitzuetan lan gabezia igotzen joan da 2007tik hona, aurten langabetuen %53a sektore horretakoak izanik.

Sortutako lana batez ere arlo industrialean sortu da, berezitasunik gabeko langileak kategorian eta zerbitzu alorrean jatetxetako zerbitzu eta pertsonaletako babes zerbitzu kategorian.

Joan den maitzeko datuei erreparatuz 600 langile zeuden lanean fagor talde kooperatibetan behin behineko langile gisa.

Beraz 2010 eta 2011 urteak errekuperazio urteak izan dira industria sektorean ez berriz zerbitzu eta eraikuntzan.










2011(e)ko uztailaren 12(a), asteartea

Ikasi eta lan

Datorren kurtsora begira nire helburuak ezarri ditut. Ikasi eta lan egingo dut, alde batetik mantenu industrialeko goi mailako zikloko gelditzen zaizkidan hiru moduluak bukatuko ditut eta bestetik jardunaldi erdiko lana izango dut.

Garai baten oso ohikoa zen lan eta ikasketak batera ustartzea, lanean oso gaztetan hazten zen jendea eta beraz lantokian lanpostu hobeago bat nahi bazenuen ikasi beharra zeneukan. Hori poliki poliki galtzen joanda, gurasoek askotan nahiago dute beraien seme alabak ikasketak ondo bukatzea eta hortarako behar dituzten baliabideak gazteei ematea.

Hala ere gaur egun beste faktore bat dago eta zera da; ikasketak bukatu ondoren prestatzen jarraitu beharra. Lan munduak etengabeko prestakuntza eskatzen du. Ikasitakoa eguneratu eta beste jakintza batzuk bereganatu behar ditugu.

Gure inguruko lan merkatuan profil berriak eta geroa eta konpetentzia gehiagokoak eskatzen dira eta beraz geldirik egoterik ez dago.

2011(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Fagor taldean behin behineko langileak

Kooperatiba mailan eta konkretuago Fagor mailan  langilegoa bazkideak eta behin behinekoak osatzen dute, azken hauen kopurua %10 ingurukoa da momentu honetan Fagor taldean, MCC ko talde industrialik haundiena, eta Fagor Ederlanen zehatzago % 20 ra iristen da, aurreko kolaboratzaile bilera baten emandako datuen arabera.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...