2013(e)ko abuztuaren 6(a), asteartea

Debagoieneko langabeziaren bilakera 2013ko urtarriletik uztailera bitartean


 


197 pertsonatan jetisti da langabezia Debagoienean azkenengo sei hilabetetan Eustaten datuen arabera.

 Tendentzia martxotik uztailerakoa jeitsierako izanda. Hala ere ez da susperraldi haundirik espero aurten behintzat.

2013(e)ko maiatzaren 25(a), larunbata

Debagoienan langabeziaren bilakaera

Debagoienako mankomunitateak hiruhilero ateratzen dituen langabeziaren inguruko datuak aztertzen aritu naiz eta hainbat datu aipatu nahi ditut.




http://es.slideshare.net/Bergarako_Udala/2013martxoa-apirila?ref=http://www.bergara.net/Udala/Lan%20Merkatuaren%20Txostena

Datu aipagarri gisa aipatuko nuke Debagoienan gizarte segurantzako afiliazioan izan den jeitsiera eta Aretxabaletak  bereziki izan duen jeitsiera, %20 koa izan da krisi hasieratik biztanleriaren bilakaeran aldaketarik izan ez denean. Gipuzkoan  %7,44 jeitsi da.

Kontratazio kopuruetan ere puntu bajuenean gaude.

Lan merkatutik jendea ateratzen dabil, jubilazio eta aurrejubilazioen bitartez, baina inolako erreleborik ez da ematen ari enpresatan, eta aldi baterako kontratazioa ere geldi dago. Panorama ilun honen aurrean badira argi batzuk, batez ere arlo industrialak eta esportazioak automozio arloan duen kontratazioa. Zerbitzuak berriz krisi hau gehien nabaritzen ari den sektorea da.


















2013(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

Ikasketak bukatu eta orain zer?

Galdera hori da ikasle askok planteatzen digutena. Ikasketak burutzen aritu diren bitartean lan munduarekin izan duten kontaktua, bekadun gisa lan eginda edota proiektua garatuaz izan da, baina beti tutore baten ardurapean.

Behin fase hori iraganda lan mundurako benetako saltoa ematea falta da. Lehen, orain baino errazago ikasleak proiektua egiten zuten enpresan lanean jarraitzen zuten. Egoera hori orain zaildu egin da, enpresak kontratazio berriak egiteko arazoak dituzte. Barne mezua, dauden baliabideekin konpondu beharra dagoela eta beraz kontratazio berri bat egin aurretik gauzak bost aldiz pentsatu eta aztertu behar dira
.


Egoera honek zenbat iraungo duen inork ez daki zehazki eta bitartean zer egin? Nora jo? Non aurkitzen dira lan aukera berriak? Horiek eta beste batzuk dira graduatu berriak planteatzen dizkiguten galderak.

Batzuk ikasten jarraitzea erabakitzen dute, geldi egon beharrean behintzat denbora aprobetxatzeko asmoz, beste batzuk azterrira hizkuntza maila hobetzeko eta beste batzuk lan merkatu alternatibotan sartzen dira, hau da beraien ikasketa edota helburuekin bat ez datozen lanetan murgiltzen dira.

Panorama honen aurrean orientatzaile gisa bizitza eta oraingo krisi egoera honek planteatzen dizkigun erronkei buruz mintzatzen gara ikasleekin. Beraien beldurrak eta noraezak azaleratu eta erronka eta aukera berriei buruz hitz egiten dugu.

2013(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

HUMANITY AT WORK


Euskaraz gizatasuna lanean esan nahi du  tituluak, eta gaurkoan gai hau hartu dut nire blogeko idazgai, orain kontatuko dizuedan pasadizo honen harira.

Mondragon Unibertsitatean orientazio lanetan ari naiz eta ondorioz ikasle eta ikasle ohiekin egoteko aukera dut egunero eta gaurkoan ikasle ohi batekin izan naiz.

Langabezian geratu den pertsona honek hiru urte egin ditu kooperatiba baten lanean eta kaleratua izan da, arduradunak pena haundiz esan dio ez daukala jarraitzerik  beste kooperatiba bateko langile bat datorrelako bere lanpostura. Azken hau beste kooperatiba batetik dator, han lana falta da eta berkokatu egin dute.

Lehena oso penaturik dago eta mindurik jaso duen tratuagatik, ez zuen horrelakorik espero. Bigarrena berriz haserre beste toki batera mugitu dutelako.

Nerekin egon denak Humanity at work leloa ea zergaitik duen kooperatiba munduak galdetu dit. Eta bere buruari esan dio: Jose Mari Arizmendiarretak burua jasoko balu. Ni pentsakor geratu naiz eta nere bulegoko leihotik kanpora Jose Maria Arizmendiarretaren eskulturari begiratu diot. Gure artean isiltasuna nagusitu da. Gure begiradak elkarlortu dira eta elkarri eskua emanez agurtu gara.




Hau da MCC ren leloa

Pertsonak ardatz hartuko dituen egitura eratu eta indartu behar dugu, asmo onak errealitate bihurtuz. Leloak lelo dira eta benetako ikur bihurtu daitezen lan haundia egiteko dago oraindik.

2012(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

Ekonomian edota enpresen gestioan graduatutakoei eskatzen zaizkien konpetentzia profesionalak

Ekonomian edota enpresen gestioan graduatutako pertsona bati lan merkatuan eskatuko dizkioten  konpetentzia profesionalen artean hauek izango genituzke:(500 enpresatan galdetuta gero)

Baloreak

-Konpromisua
-Heldutasuna
-Etika
-Osotasuna

Jarrerak

-Zintsotasuna
-Fideltasuna
-Proaktibitatea

Gaitasunak

-Talde lana
-Autonomoki ikasteko ahalmena
-Denbora gestionatzen jakitea
-Egoera zailetan erantzunak emateko gaitasuna

Ezagutzak

-Lanpostuaren ezagupena
-Disziplina anitzeko ikuspegia
-Programa informatikoen ezagutza
-Hizkuntzak: ingelesa ezinbestekoa

Konpetentzia hauek gaur egun enpresa munduan beste profil batetako pertsonei eskatzen zaizkienak ere badira, beraz aztertu eta zeintzuk hobetu beharko ditugun ikusi beharko dugu.

Iturria: Euskal Ekonomilarien Elkargoa

2012(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Etorkizun pertsonala irudikatu nahian

Lan berri baten hasi naiz orain dela bi hilabete, enplegurako orientatzaile lanetan Mondragon Unibertsitatean. Egia esan uda aurretik lan honetan arituko nintzela esan balidate ez nuen sinistuko. Nere azken praktikak makina erreminta arloan bukatu ondoren Eibarko Armeria Eskolan goi mailako mantenu industrialeko ikasketak burutu nituen.

Ikasketak bukatuta bi egunetara deitu zidaten unibertsitatetik elkarrizketa batetarako. Egia esan behar badut nere esperientzia orientazio arloan nahiko zabala da, aurretik aritua naizelako gai hauetan. Baina gaia alde batetara utzita neukan eta tailerrean ibili naiz lanean azkenengo denboraldi honetan.

Aukera paregabea beraz nere gustoko gaietan aritzeko, enplegua eta lanaren inguruko gaietan.Orain zezenari adarretatik heldu beharko diot. Azken finean ikasle askoren aholkulari edo laguntzaile izan beharko dut. Eszenatoki ezberdinen irudikatzaile, arbel txuri baten aurrean marraztu beharko ditugun lerroen begirale. Neretzat behintzat gustoko lana, ez da gutxi garai hauetan

2012(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Linkedin, Twitter, Workmunity eta Infojobs-en ezaugarriak

Sare sozialetan partaidetza areagotuz doa gure gizartean eta horren aurrean zein aukeratu askotan arazoa izaten da, goazen lan bilaketan maizen erabiltzen ditugun lau aztertzera.
  
Twitter, Linkedin, Infojobs eta Workmunity-ri buruz hitzegingo dizuet, lau hauek dira nik lan bilaketan erabiltzen ditudanak
 
 
 
Linkedin sare sozialaren ezaugarri nagusiena nere ustez goi mailako profesionalentzako sare bat dela, hau da ikasketa maila bat dutenentzat edota adituentzat.
 
Twitterren kasuan sare irekiago bat da edonorentzat erabilgarria baina garbi eduki behar duzu bere ezaugarri nagusia, hitz jario amaigabe bat dela, beraz galtzeko arriskua duzu.
 
Workmunity PYME-entzat sorturiko sare soziala, hemen lan eskeintzak eta lan eskatzaileak ez dute dirurik ordaindu behar.
 
Azkenik Infojobs lan eskeintzak argitaratzeko portal haundi bat da non enpresak beraien lan eskeintzak jartzen dituzte eta horregatik diru bat ordaindu behar dute.
  
Guzti hauetan egotea komenigarria da baina jakinda zein den zure protagonismoa.
 
Infojobs-en gure CV sartu eta bilaketa erraz batekin lortu  ahal izango dugu gure profil profesionalarekin zer ikusia duten lan eskeintzak ikustea eta interesekoetan apuntatzea. Kasu honetan elementu pasibo bat besterik ez zara.
 
Linkedin bertako taldeetan parte hartu ahal izateko abantaila daukazu, hori da nere ustez bere balio erantsia, zu ere protagonista izan zaitezke taldeetan parte hartuaz. Erlazioak egiteko aukera ematen dizu.
 
Twitter-ek gure presentzia soziala kaleratzeko balio dezake, hau da gure txioen bitartez gure intereseko gaiei buruz oihartzuna izateko.
 
Azkenik Workmunity sare sozial berria baina etorkizun haundikoa, Linkedin eta Infojobsen konbinazioa da.


Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...