Arrasaten oraindik krisia gainditu ez dugun adierazletako bat langabeziaren gorako bilakaera da, 77 pertsonatan egin du gora 2010eko abendutik 2011 martxora bitartean. Langabezia tasa %12koa da.
Otsaileko datuek esperantzarako bidea erakusten zuten bide luze honetan, baina matxokoak ez dute gauza bera erakutsi. Gure herria zahartuz doa, %20a 65 urtetik gorakoak dira eta populazio aktiboa jeisten ari da.2001etik 2006ra bitartean 835 pertsonatan gutxitu da populazio aktiboa.
Industrian hainbat enpresa krisitik ateratzen ari direla ematen du, baina beste batzuk batez ere etxe tresna elektrikoak eta eraikuntzarako aldamioak egiten dituztenak berriz ez, enpresa haundiak dira eta gure herriko eta bailarako enpleguan pisu haundia dutenak.
Gure bailaran industriak pisu haundia du, Gipuzkoako eskualdeen artean pisu gehien duena. Landunen %49ak industrian lan egiten du, Gipuzkoan %28ak 2006an.
Orokorrean datuak ez dira baikorrak, eta aurrera begirako irtenbideak ez dira errazak. Aldaketa sakon eta haundien aurrean gaude batez ere eskulan intentsiboko enpresak beraien produkzioak kanporatzen ari direlako azken urte hauetan. Aurrejubilazio eta errekolokazioekin kooperatibatan neurri baten galdutako lanpostuak konpensatzen ari dira.
Etorkizuna, burrukatu beharreko errealitatea izango da gutako askorentzat eta hortan jardun beharko dugu orain eta etorkizunean.
2011(e)ko apirilaren 18(a), astelehena
2011(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena
43 urte bete berri eta lan merkaturako zaharregi ote? Gezurra
Bai hala diote lan merkatuan sarturik dabiltzanak, 40 urtetik gora adin zaila dela lan bilaketan aritzeko. Kondizio fisikoa lan batzutarako baldintza moduan jartzea tira, baina adina.
Asuntua zera da aukeratzeko nahi adina jende dutenean enpresetan gaztea nahiago dutela. Arrazoiak mila: sumisoagoa, kostu ekonomiko aldetik merkeagoa, karga familiarrik ez e.a.
Eta orduan zein da esperientziaren balioa? Ba kasu askotan ez du inolako baliorik edota oso gutxi.
Guzti hauek nere inguruan entzuten ditudanak dira, nik 43 urte bete berri ditut eta egunero 20 urte inguruko gazteeekin aritzen naiz goi mailako ziklo bat burutzen, eta egia esan nere adina abantail bat da ikasketak burutzerako orduan. Idazteko askoz ere kapazitate haundiagoa dut, entzuteko eta klasean egoteko patxada haundiagoa, galderak egiteko lasaitasuna eta nere emaitza akademikoak hobeak dira, orduan zergaitik lan merkatura begira nere egoera zailagoa da?
Nere ustez arazoa enpresetan eta bertako gestoreen buruetan dago eta estrukturala da, giza baliabideak beste edozein baliabide bezala gestionatzen dituzte, eta ez da oraingo asuntua.
Orain dela 20 urte hau da 1993ko krisian ere giza baliabide mordoa alperrik galdu zen, jende baliotsu asko merkatutik kanpora gelditu zen eta inolako aukerarik gabe berriz lan merkatuan sartzeko, orduan 23 urte nituen eta egoera injustu horretaz konturatu nintzen, nik ere problemak izan nituen baina orduan gazteegia nintzelako, esperientzia faltagatik.
Argi dago arazoa larria dela eta denok bat egin beharko dugula bertatik irtetzeko eta adin kontu eta horrelako aitzakiak alde batera utzita, benetan denok bat eginik burrukatu beharko dugula gure inguruan dauden mentalitate hauek aldatzeko.
Azken finean Europan langabezian buru bagara eta horrela daramagu azken hogeita hamar urte, estrukturala da, gizarte moduan gauza asko gaizki egiten gabiltzalako da, eta hauetako bat 40 urtetik gorako pertsonak lan merkaturako zaharrak konsideratzea da.

2011(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena
Zenbat pertsona dira izenik eman ez dutenak ez lanbide n ezta inem ere eta lan bila dabiltzanak?
Benetako langabezia tasa jakiteko bi zerbitzu horietan izenda emanda daudenez gain beste kolektibo batzuk ere kontutan hartu behar dira, hau da enplegu bila dabilen jende guztia ez dago lanbiden edota inem en izena emanda.
Inmigrante kopuru haundi bat adibidez bi zerbitzu horietatik kanpo dago eta lan bila dabil. Beste pertsona batzuk nekatu egin dira zerbitzu horietara joateaz hiru hilabetetik behin sellatzera, edota ez dutenak sinisten zerbitzu horien baliagarritasunean, edota lan prekario baten dabiltzanak eta enplegu duin baten bila ari direnak edota 50 urte baino gehiago dutenak eta lan bilatzeari utzi diotenak e.a luze bat.
Gauza bat datu estatistikoak dira eta berauek errealitatearen islada izan nahi dute neurri haundi baten, baina beste gauza bat errealitatea eta hau askotan datuak baino gordinago da.

2011(e)ko martxoaren 21(a), astelehena
Lanbideko datuak bat egin dira Inemekoekin
Martxoak 15 aldera Lanbidek bat egin ditu langabetuek Inem-en zituzten datuekin, eta beraz lehen Lanbiden genituen datuak desagertu eta Inemekoak dira orain Lanbideko gure datu basean. Horrek zer esan nahi du? Gure datuak nire lanbidenet en sartuta ikusi eta aldaketarik egon den aztertu beharko dugu.
Hemedik aurrera Inem (SEPE gaur egun) historiara pasatu da lan bilaketan, hemendik aurrera gure datuak bi lekutan ez ditugu izango eta honek gure lan bilaketa arinduko du.
Hemedik aurrera Inem (SEPE gaur egun) historiara pasatu da lan bilaketan, hemendik aurrera gure datuak bi lekutan ez ditugu izango eta honek gure lan bilaketa arinduko du.
2011(e)ko martxoaren 11(a), ostirala
1993tik 2008 rako ibilaldian bi krisialdi ekonomiko jasandakoa
Hogeitabost urte nituen 1993an lan merkatura sartu berri, bekario gisa ari nintzen EITBko formazio departamentuan eta lan merkatuan baldintza guztiekin sartzeko gogo bizia nuen baina ez nuen zirrikitorik aurkitzen. 18 urte beranduago hemen nago lan merkatutik kanpo zirrikituren baten muturra sartzeko zai.
Tartean makinatxo bat enpresa eta lan ezberdinetatik pasatua nahiz, oso oroitzapen ona dut Errioxan mahats bilketan ibilitako udazken hura, edota Ingalaterran Kettering herrian egindako urtebetea janari enpresa baten lanean, edota informatikako klaseak eman nituenekoa, orduko ikasle haiekin geroago lan egiteko aukera izan nuen tailer baten.
Egia esan oroitzapen denak ez dira onak baina orokorrean balantzea positibotzat jotzen dut. Orain 2011an konturatzen naiz denbora nola pasa den eta baita beste 25 urte gelditzen zaizkidala lan merkatuan, beste baldintza batzutan eta ez dakidala non egongo naizen lanean datorren hilean.
2011(e)ko martxoaren 8(a), asteartea
Emakume guztien egunean
Nere amari eta bera bezalako emakume guztiei dedikatu nahi nieke hitz hauek, beraien bizitza guztia gizarte berri baten alde lan egin duten emakume guztiei, egunero gizonen irainak eta esplotazioa jasan eta jasaten dituzten emakume guztiei, azken finean aske bizi nahi duten emakume guztiei.
Gizarte eraldaketaren alde lan egiten duten guztiei, beraien eguna egunero delako baina gaur berezia delako emakumeentzat, ni ere martxoaren 8ko egun honekin bat egin nahi dut.
Ni gizona izanik eta nere kondizioagatik emakumeak jasan behar izaten dituen diskriminazioen erantzule zuzena izan ez arren, kondizio objetiboen erantzule sentitzen naiz. Baldintza horiek aldatzeko nere konpromisoa adierazi nahi nuke hitz hauekin.
Zorionak ama.
2011(e)ko martxoaren 5(a), larunbata
Debagoienan langabezia jeisten hasi ote?
Nere inguruko lagun gehienak kooperatiban lan egiten dute eta biri entzun diet jendea hartzen hasi direla bai Coprecin eta baita Ederlanen. Inem eko datuen arabera, otsaileko datuek bailaran langabezian dauden pertsona kopurua jeitsi egin dela diote. Debagoienan lan sortzaile haundiena kooperatiba da mugitzen dituen behin behineko langile kopuruegatik.
Urrengo hilabetetako datuek esango digute lana sortzen ari den edo ez. USAn otsailean langabetu kopurua jeitsi egin zen ia 200.000 pertsonatan, sektore guztietan eta horien artean eraikuntzan.
Hala ere, lokomotora martxan jarrita ez dakigu benetan nora garamatzan. Oraingo garapen modelo honetan benetako aldaketa gauzatu dadin oraindik oso urruti egonda ere, gauzak etorkizunean berdinak ez direla izango seguru nago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Proiektu berri baten murgildurik
Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...
-
Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...
-
Azkenengo egun hauetan komunikabide ezberdinen bitartez jarraitu dut Zaldibarko zabortegian gertatutakoa. Komunikabide eta sare sozialeta...
-
Udaberria gurean luze eta hotz pasatu da, pandemiak itxialdian egotera behartu gaitu. Kaiolako txoriak bezala eguzkiaren itzalpean kantu e...