2011(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Fagor taldean behin behineko langileak

Kooperatiba mailan eta konkretuago Fagor mailan  langilegoa bazkideak eta behin behinekoak osatzen dute, azken hauen kopurua %10 ingurukoa da momentu honetan Fagor taldean, MCC ko talde industrialik haundiena, eta Fagor Ederlanen zehatzago % 20 ra iristen da, aurreko kolaboratzaile bilera baten emandako datuen arabera.

2011(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

Oraingo egoera ekonomikoa bolada txar bat baino zerbait gehiago da

Egoera ekonomikoa hobetuko zain gaude eguraldiari begiratzen diogun bezalaxe, sartu zaigun frentea noiz pasatuko den zain eguraldi ona bueltatzeko.


Gauzak onera aldatzeko gizarte osoan aldaketa sakonak behar direla argi eduki behar dugu.

2011(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Zenbat lan ordu egiten ditugu eta zertarako?

Joan den mendean familien oinarrizko beharrak betetzeko lan egin beharreko orduak amaigabeak ziren. Mendea aurrera joan ahala ordutegi horiek murriztuz joan ziren poliki poliki.

XXI. mende honetan berriz lan gutxiago eginda gure oinarrizko beharrak bete ditzakegu. Kuestioa zera da, norberak dituen beharrak asetzeko zenbat lan egin behar duen? Joan den mendean orain baino ordu gehiago pasatu behar ziren lanean oinarrizko beharrak asetzeko. Gaur egun gure errentaren %20a erabiltzen dugu jan eta jazteko, bestea etxebizitza ordaintzeko eta hau ez duenak beste behar batzutarako.

Bakoitzak atera ditzala kontuak zenbat lan egiten ari den  bestelako beharrak asetzeko. Egoera honetaz kontzientzia hartuko bagenu behar bada guztiontzat lan aukera gehiago egongo litzateke, merkatuan dauden lan orduak guztion artean banatuz eta gizarte orekatu eta justuago bat eratuz.

2011(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Arrasaten langabezia gora Abendutik Martxora bitartean

Arrasaten oraindik krisia gainditu ez dugun adierazletako bat langabeziaren gorako bilakaera da, 77 pertsonatan egin du gora 2010eko abendutik 2011 martxora bitartean. Langabezia tasa %12koa da.


Otsaileko datuek esperantzarako bidea erakusten zuten bide luze honetan, baina matxokoak ez dute gauza bera erakutsi. Gure herria zahartuz doa, %20a 65 urtetik gorakoak dira eta populazio aktiboa jeisten ari da.2001etik 2006ra bitartean 835 pertsonatan gutxitu da populazio aktiboa.

Industrian hainbat enpresa krisitik ateratzen ari direla ematen du, baina beste batzuk batez ere etxe tresna elektrikoak eta eraikuntzarako aldamioak egiten dituztenak berriz ez, enpresa haundiak dira eta gure herriko eta bailarako enpleguan pisu haundia dutenak.

Gure bailaran industriak  pisu haundia du, Gipuzkoako eskualdeen artean pisu gehien duena. Landunen %49ak industrian lan egiten du, Gipuzkoan %28ak 2006an.

Orokorrean datuak ez dira baikorrak, eta aurrera begirako  irtenbideak ez dira errazak. Aldaketa sakon eta haundien aurrean gaude batez ere eskulan intentsiboko enpresak beraien produkzioak kanporatzen ari direlako azken urte hauetan. Aurrejubilazio eta errekolokazioekin kooperatibatan neurri baten galdutako lanpostuak konpensatzen ari dira.

Etorkizuna, burrukatu beharreko errealitatea izango da gutako askorentzat eta hortan jardun beharko dugu orain eta etorkizunean.

2011(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

43 urte bete berri eta lan merkaturako zaharregi ote? Gezurra

Bai hala diote lan merkatuan sarturik dabiltzanak, 40 urtetik gora adin zaila dela lan bilaketan aritzeko. Kondizio fisikoa lan batzutarako baldintza moduan jartzea tira, baina adina.

Asuntua zera da aukeratzeko nahi adina jende dutenean enpresetan gaztea nahiago dutela. Arrazoiak mila: sumisoagoa, kostu ekonomiko aldetik merkeagoa, karga familiarrik ez e.a.

Eta orduan zein da esperientziaren balioa? Ba kasu askotan ez du inolako baliorik edota oso gutxi.

Guzti hauek nere inguruan entzuten ditudanak dira, nik 43 urte bete berri ditut eta egunero 20 urte inguruko gazteeekin aritzen naiz goi mailako ziklo bat burutzen, eta egia esan nere adina abantail bat da ikasketak burutzerako orduan. Idazteko askoz ere kapazitate haundiagoa dut, entzuteko eta klasean egoteko patxada haundiagoa, galderak egiteko lasaitasuna eta nere emaitza akademikoak hobeak dira, orduan zergaitik lan merkatura begira nere egoera zailagoa da?

Nere ustez arazoa enpresetan eta bertako gestoreen buruetan dago eta estrukturala da, giza baliabideak beste edozein baliabide bezala gestionatzen dituzte, eta ez da oraingo asuntua.

Orain dela 20 urte hau da 1993ko krisian ere giza baliabide mordoa alperrik galdu zen, jende baliotsu asko merkatutik kanpora gelditu zen eta inolako aukerarik gabe berriz lan merkatuan sartzeko, orduan 23 urte nituen eta egoera injustu horretaz konturatu nintzen, nik ere problemak izan nituen baina orduan gazteegia nintzelako, esperientzia faltagatik.

Argi dago arazoa larria dela eta denok bat egin beharko dugula bertatik irtetzeko eta adin kontu eta horrelako aitzakiak alde batera utzita, benetan denok bat eginik burrukatu beharko dugula gure inguruan dauden mentalitate hauek aldatzeko.

Azken finean Europan langabezian buru bagara eta horrela daramagu azken hogeita hamar urte, estrukturala da, gizarte moduan gauza asko gaizki egiten gabiltzalako da, eta hauetako bat 40 urtetik gorako pertsonak lan merkaturako zaharrak konsideratzea da.

2011(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

Zenbat pertsona dira izenik eman ez dutenak ez lanbide n ezta inem ere eta lan bila dabiltzanak?

Benetako langabezia tasa jakiteko bi zerbitzu horietan izenda emanda daudenez gain beste kolektibo batzuk ere kontutan hartu behar dira, hau da enplegu bila dabilen jende guztia ez dago lanbiden edota inem en izena emanda.

Inmigrante kopuru haundi bat adibidez bi zerbitzu horietatik kanpo dago eta lan bila dabil. Beste pertsona batzuk nekatu egin dira zerbitzu horietara joateaz hiru hilabetetik behin sellatzera, edota ez dutenak sinisten zerbitzu horien baliagarritasunean, edota lan prekario baten dabiltzanak eta enplegu duin baten bila ari direnak edota 50 urte baino gehiago dutenak eta lan bilatzeari utzi diotenak e.a luze bat.


Gauza bat datu estatistikoak dira eta berauek errealitatearen islada izan nahi dute neurri haundi baten, baina beste gauza bat errealitatea eta hau askotan datuak baino gordinago da.

2011(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

Lanbideko datuak bat egin dira Inemekoekin

Martxoak 15 aldera Lanbidek bat egin ditu langabetuek Inem-en zituzten datuekin, eta beraz lehen Lanbiden genituen datuak desagertu eta Inemekoak dira orain Lanbideko gure datu basean. Horrek zer esan nahi du? Gure datuak nire lanbidenet en sartuta ikusi eta aldaketarik egon den aztertu beharko dugu.

Hemedik aurrera Inem (SEPE gaur egun) historiara pasatu da lan bilaketan, hemendik aurrera gure datuak bi lekutan ez ditugu izango eta honek gure lan bilaketa arinduko du.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...