2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

Praktika bukatuta lan bila hasteko nago.

Bukatu berri ditut lan praktikak enpresan eta orain lan bilaketan hasi behar dut. Aste beteko oporraldia hartu dut pixka bat deskonektatzeko eta orain lana bilatzera.

Atzo Eibarren izan nintzen bukatutako ikasketen titulua eskatzeko eta irakasle batekin topo egin nuen pasilotan eta berarekin izan nuen solasaldi laburrean animoak eman zizkidan laneratzean. Ondoren nirekin ikasitako batekin ere elkartu nintzen, sei hilabete langabezian daramatza eta ehun eta berrogeita hamar curriculum uzti dituela enpresa ezberdinetan esan zidan eta oraindik ez duela inondik erantzunik jaso.

Panorama ez da batere ona, beraz larritasunen aurrean arnasa sakon hartu eta larregi larritu gabe lan bilaketan hasi behar dut.

Nondik hasi. Lanbiden datuak berriztu eta nere ikasketa bukatu berriak datu basean sartuaz hasi dut eguna, ondoren lehendik nituen Curriculumak berrizteari ekin diot.

Perfil ezberdineko Curriculumak egiteko asmoa daukat, alde batetik nere arlo teknikoari dagozkionak eta bestetik  arlo sozialari dagozkionak. Hau da alde batetik taller mailan lan egiteko eta bestetik orientatzaile gisa lan egiteko.

Era berean enpresen datu base bat egin dut profil ezberdinekoak. Bueno hau da atzo eta gaur egin dudana. Momentuz gaurkoz nahikoa, eguzki ederra da kanpoan eta egunaz disfrutatzea ere komeni da.

2012(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Orientazio sesioak zertarako?

Azkenengo lau hilabete hauetan 200 pertsona inguru elkarrizketatu ditut, guztiak lan baten bila dabiltzan pertsonak izan dira. Bakoitzak bere historia pertsonala eta profesionala du, guztiak aberatsak. Nere lana pertsona hauen historiak entzun eta konpartitzea izan da.

Batzutan sesio bakarreko elkarrizketak izan dira beste kasu batzutan 4 edo 5 sesiotako elkarrizketak. Luzapena elkarrizketatuaren gogoaren araberakoa izan da. Baina bai konturatu naiz pertsona batzuk beraien bizitzaren berri emateko hamar minutu besterik ez dutela behar, beste batzuk berriz denbora aurrera joan hala gero eta gauza gehiago dituzte partekatzeko. Ezin amaitu, erantzun gabeko galderei erantzun posibleak bilatzen aritzea bezalaxe.

Pertsona guzti hauekin egonda gero nere bizitza aberatsagoa dela esan dezaket. Pertsona bakoitzaren ezaugarri batzuk burura datorzkit nere mahai gaineko kuadernoan orrialdeak aurrera edota atzera pasatzen ditudanean, bertan idatzitako notak errepasatzerakoan.

Orain nere bizitza pertsonala eta profesionala da beste norbaitekin partekatzea gustatuko litzaidakena. Bihar beste lan berri baten hasten naiz, orain artekoarekin zerikusirik ez duena. Mundu sozial eta paganotik mundu tekniko eta razional baterako saltoa da, pantera baten jauzia bezalakoa. Niri salto honek beldurra ematen dit, beste errekako alde horretan orain arteko berotasunik izango ez dudalakoan nago.Baina egia esan ez dakit zer gertatuko den.

Konturatuta nago neri benetan gustatzen zaidana historiak entzutea dela eta beraien bidez beste mundu posible batzuk imaginatzea.

2012(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

Debagoienan lana bilatzeko baliabidetako batzuk

Debagoienan lana biltzerako orduan hainbat helbide interesgarri izan daitezke:

www.arrasate-mondragon.org (Kanpoko lan eskeintzak atalean sartuta bailarako lan eskeintzak eta formazioa jaso ahal izango duzue).
www.debagoiena.com (Debagoieneko mankomunitateko web-ean bailarako enpresen direktorioa aurkituko duzue)
www.saiolan.com (Edozein proiektu edo negozio ideia garatzeko aukera ematen du)

Goiena.net (Iragarkiak jartzeko aukera)

ENPLEGU WEBGUNEAK
www.bilalan.net
www.lanbide.net
www.redtrabaja.es
www.infojobs.net
www.laboris.net
www.infoempleo.com
www.monster.es
www.trabajos.com
www.trabajar.com
www.kutxasocial.net
www.sarea.com
www.ehlabe.org
www.adegi.es
www.civex.net

Kooperatiba ezberdinen web guneak.
www.auzolagun.com


Beste helbide batzuk:


•    www.tecnoempleo.com (informatikan espezializatua)
•    www.tvlocal.com (telebista eta kamaran espezializatua)
•    www.gizarte.net
•    www.gizalde.com (borondatezko lana)
•    www.setem.org/euskadi  (boluntariadotza )
•    www.gipuzkoa.net (Gipuzkoako enplegu publikoaren eskeintza)
•    www.bizkaia.net
•    www.alava.net
•    www.vitoria-gasteiz.org (Lana eta kurtsoak Gasteizen)
•     www.cebek.es (Bizkaiko enpresen elkartea)
•    www.euskoop.org (Kooperatiben elkartea)
•    www.ekkf-fecoe.coop  (Kontsumo kooperatibak)
•    www.1000stages.com (Praktika profesionalak Europan)

www.puntodeencuentro.es ( INEM)

ETT-ak
www.startpeople.com  (People)
www.evedior.es  (randstad)
www.adecco.es  ( Adecco)
www.silicia.com   ( Bicolan)
www.denbolan.com

www.ivap.com (Lan eskeintza publikoa)

www.bidelan.net  (Autopistan lan egiteko lan poltsa)

2012(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

Urte berriarekin burutapen nahasiak

Urte berriarekin batera lanean dabilen jendea lanera itzuli da edota itzultzeko dago.Ni lanean ibili nazi gabon hauetan jai egunetan izan ezik eta egia esan lasaiago ibili naiz. Nere lanagatik, lan bilaketan orientatzailea, jende mordo batekin egoteko aukera izaten dut astero, batez ere lan bila dabilen jendea.

Hala ere aste honetan lanean dabilen pertsona batekin egoteko parada izan dut, eta gainera lan askokin momentu honetan, berak lan egiten duen enpresan lan karga haundia bait dute. Beraien sektorean itxi berri den enpresa baten  lan karga zati bat hartzea lortu dute eta horri ezker momentuz ondo dabiltza.

Garai gogorrak bizitzen ari gara, gaur bertan autonomo moduan urte askotan  igeltsero bezala aritu den beste pertsona batekin egon naiz eta Brasil aldera joatea aztertzen ari da, bertan eraikuntza sektorean dauden aukerak aztertu ditu eta lan aukera haundiak daudela komentatu dit baina soldata negoziatzeko orduan hango soldataren parekoak eskeintzen dizkiote eta horrek sutan jartzen du.

Kausistika pertsonak bezain ezberdina da eta noraeza kasu askotan nabaria. Guzti honek burutapen nahasiak sortarazten dizkit. Egonezin haundia nabari dut, beldurra etorkizunari eta atsekabea kasu gehienetan. Pertsonen burutik gauza asko pasatzen dira lanik ez dugunean eta gure inguru hurbilenaren aldetik laguntza behar izaten dugu. Perspektiba mantendu beharra dugu eta pertsonen eta taldearen elkartasuna areagotu. Egoera hauek beste garai eta beste gizarte batzutan eman dira eta aurrera atera dira, hala ere bidean jende asko gelditu da.

Ikuspegi indibidualetik talde ikuspegi eta parte hartzaileago baterako bidea eraiki beharra daukagu.

2011(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Malgusegurtasuna. (La flexiseguridad)

Malgusegutasunaren kontzeptuaren inguruan hainbat definizio daude .


Badirudi PPko gobernuak malgutasuna ezarri nahi duela kontratazioetan. Beharren arabera kontratatu eta beharrik ez denean kaleratu, hau da malgutasun osoa eskeini juridikoki enpresariei.

Malgutasuna eta segurtasunaren arteko arriskua gainditu ahal izateko lau osagai beharrezkoak dira:

-Kontratu bidezko akordioak behar bezain malguak izatea.

-Politika aktiboek lan batetik bestera pasatzeko trantsizio epeak lagundu beharko lituzke baita langabeziatik edo jarduera eza egoeretatik lanean hasi bitarteko epeak.

-Etengabeko formaziorako sistema sinesgarriak eskeini, enplegagarritasuna bermatzeko.

-Gizarte segurantzako egungo sistemak bermatu beharko luke langileak lan merkatutik kanpo daudenean babestuak egotea.

Momentu hauetan lauetako puntu bat ere ez da betetzen eta beraz PPren gobernuak ezarri nahi dituen neurriak langilea egoera larrian utziko lukete.

2011(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Lan elkarrizketa batera joateko orduan kontutan hartu beharreko puntuak.

Elkarrizketa bilera programatu bat da eta partaideak bi edo gehiago izan daitezke, bata bestearen aurrean daude (face to face). Batek elkarrizketaren kontrola du eta bien artean komunikazioa ematen da. 

Helburua informazio bat jasotzea da lanpostu zehatz batetarako. Elkarrizketatzailearen helburua lanpostua betetzeko egokia zaren ikustea da, ahal duzun, dakizun eta nahi duzun jakitea da.

Zure helburua elkarrizketatu gisa ahal duzula, dakizula eta nahi duzula azaltzea da. Lan posturako zure gaitasunak adieraztea da. Interesaturik eta motibaturik zaudela frogatzea. Azken finean iritzi positiboa eskeintzea da.

Pausuak:
-Elkarrizketara joan aurretik informazioa jaso, elkarrizketa non izango den, noiz eta nola joan.
-Norekin egon behar dugun jakin.
-Lanpostua zertan datzan informatu.
-Enpresaren inguruan ahal den eta informazio gehien lortu.
-Zure Curriculum-a ondo ezagutu.
-Elkarrizketan azaldu daitezkeen galderak ondo prestatu.
-Egoki jantzita joan.
-Elkarrizketa aurretik lasaitze ariketaren bat egin. Arnasketa sakon batzuk adibidez.
-Zintzotasunez jokatu elkarrizketan zehar.
-Entzun zer esaten duten eta hitz egin aurretik 2 segunduko geldialdia egin. Hau da pausatu, pentsatu eta erantzun.
-Hasieran eta bukaeran eskua emanez agurtu.
-Zeu izan eta zorte on.

2011(e)ko abuztuaren 26(a), ostirala

45 urtetik gorakoentzako nola dago lan merkatua Debagoienan?



Krisiari buruz hitz egiten dugunean badiru gazteei tokatu zaien gauza dela, baina enpresak jendea kaleratzen dutenean adin guztietako jendea kaleratzen du. Bailaran enpresa asko sartu dira ERE tan edo itxi egin dituzte, Cegasa, Tavex e.a

Debagoienako daturik ez dut baina bai EAE-ak eta hauetan garbi dago adin talde hori dela (45-64)okupazio tasa baxuena duena, 2009an ez zen %43a iristen. Okupazio tasa orokorra %65 ekoa denean EAEn.

Zein da pertsona horientzat irtenbidea? Egia esan errekurtso publikoei begiratuz formazio arloan ez dago gauza haundirik adin talde horrentzat, ezer ez dagoela ez ezateagatik. Eta krisia pasata gero talde hori izango da merkatutik kanpo gelditzeko arrisku haundiena duena.

Nere ustez bailarako udalek enplegua sortzearren ematen dituzten laguntzetan sartzen diren kolektibo berezi moduan hartu beharko lituzkete 45 urtetik  aurrerako pertsonak.

Proiektu berri baten murgildurik

 Aurreko sarreran nire lan bilaketa prozesua proiektu sozialago batetara bideratu nahi nuela komentatu ondoren, hemen natorkizue zertan nabi...