Enpleguaren kontzeptua nahiko berria
da gizakiaren historian. Lan ordaindua, gaur enplegua deitzen diogun hori
azkeneko mendetako kontua da.
Industrializazioarekin batera orokortu zen enplegua Europan eta ondoren Ipar
Ameriketan eta XX. mendean munduan zehar. Hala ere, gaur egun pertsona eta
gizarte talde asko dira enplegu mundutik kanpo daudenak oraindik.
Garai industriala amaitzen ari den
honetan hirugarren olatuaren aparretan gaude Alvin Tofflerren[1]
esanetan. Lehen olatua, nekazaritzaren iraultzarekin etorri zen orain dela 8.000
urte. Bigarrena XVIII. mendean Ingalaterrako
industrial iraultzarekin eta hirugarrena orain dela 40 urte inguru iraultza digitalarekin. Peter F.Druckerrek ezagutzaren
gizartea deitu zion, bi osagai garrantzitsurekin: globalizazioa eta
infomazionalizazioa (Castells, 1997)[2]. Ekonomia
berria terminoa ere erabili dute beste autore batzuk garai berri
honetako ekonomia definitzeko.
Jarduera industriala nagusi izan den
herrialdeetan, bizi guztirako enpleguarekiko lotura gure askatasunaren truke
saldu dugu. Full time enplegua
izan da nagusi mundu garatuan. Orain
berriz enplegua noiz eta non izango den ez dakigu. Lan merkatuaren paradigma
berrian gaude, zeuk sortu zure enplegua. Prekarietate antolatu baten gaude non langileek ez duten ez
eskubiderik ez segurtasunik[3].
Ezagutzaren
gizartean ohizkoak diren enpleguak ekonomian pisua galtzen ari direla dio
Sara De La Ricak, batez ere kapital teknologikoan egindako inbertsioaren
errentagarritasunagatik:
“El cambio
tecnológico, producido por una caída relativa del precio del capital
tecnológico, está transformando gradualmente el contenido de los trabajos:
aquellas tareas que son complementarias a la tecnología y los ordenadores
(tareas no rutinarias) han ganado importancia, mientras que aquellas más
susceptibles de ser sustituidas por máquinas (repetitivas y rutinarias) la han
perdido.”[4](De
la Rica y Gortazar, 2015 :3)
Gero eta enplegu gutxiago izango dira berrikuntza
teknologikoaren eraginetik kanpo daudenak. Estatu Batuetan enpleguen %47a
desagertzeko arriskuan daude Benedikt, C. eta Osborne, M[5]ek
egindako ikerketaren arabera. Beste autore batzuk berriz Messrs Brynjolfsson
eta Andrew McAffee[6]
k adibidez uste dute langileak kapaz izango direla beraien abilitateak azkar
garatzeko eta lanpostuetan mantentzeko.
Vicenç
Navarroren iritziz, langabezia tasa altua teknologien garapenaren ondorio
den ideia ustela da. Europa hegoaldeko
herrialdetako langabezia tasa altua ongizate estatua indartuz jaitsi daitekela dio:
“Por ejemplo, España tiene solo un
adulto de cada diez que trabaja en los servicios públicos del Estado del
Bienestar (sanidad, educación, servicios sociales, escuelas de infancia y
servicios domiciliarios, entre otros). Si tuviera alrededor de una de cada
cuatro, como en Suecia, España tendría unos tres millones y medio más de
puestos de trabajo, eliminando una parte muy importante del desempleo”[7].
Serge Latouche k,
deshazkundea kontzeptuaren ideologoetako batek, lan ordu gutxiago[8] lan
egitea proposatzen du dagoen enplegua banatuz. Berrikuntza
teknologikoen ebaluazioa ere eskatzen du.
Iraultza digitalak dakarren beste
aldaketa bat produktu eta zerbitzu askoren transakzio eta produkzio kostuen
desagerpena da. Jeremy
Rifkinen esanetan iraultza digitalak kostu marjinalak zerora
daramatza, ondorioz produktuak eta zerbitzuak dohainik izango dira poliki poliki. Kontsumitzaileak produktore
bihurtzen garen momentutik, hau idatzizko prentsan gertatu da, edozeinek idatzi
edota editatu dezake bere liburu edo
bideoa, merkatu kapitalistaren logika merkantilistatik kanpo geratzen gara.
Aldaketa hauek enpleguak gizarte industrialean izan
duen zentralitatea alde batera uzten dute. Enplegua sozializazio gune nagusia
zen garaia amaitu da. Lanak kapitalismoan esplotazioa eta erresistentziarekin zuen erlazioa galtzen ari da. Sindikatuek lan harremanetan zuten protagonismoa galtzen ari
dira. Beraz zein izan daiteke
errealitate berri honen aurrean eman beharreko erantzun politikoa?
[1]
Toffler,A. (1997) “La tercera Ola” Plaza & Janes. Barcelona.
[2] Castells, M. (1997). “La sociedad red” Alianza
Editorial, Madrid.
[3]
Subirats, J.(2015/08/14).El Pais en agertutako artikulua. “Cambios digitales,
cambios estructurales. El problema de
las innovaciones tecnológicas es que reducen puestos de trabajo”.
[4] De la Rica,S. y Gortazar,L. (2015) Documento
de Trabajo - 2015/11.Differences in Job De Routinization
in OECD countries: Evidence from PIAAC. http://documentos.fedea.net/pubs/dt/2015/dt-2015-11.pdf
[5] Benedikt, C.; Osborne, M. (2013). “The future of
employment: How susceptible are jobs to computerisation?”. Oxford Martin
School. Programme on the Impacts of Future Technology, University of Oxford.
United Kingdom
[6] Avent, R (2014ko urriak 4) “The third great wave”. The
Economist.
[7] Vicenç Navarro (2015/10/05)Publico.es en iritzi
artikulua “¿Un futuro sin trabajo?”
[8] Joseba Elolak (2013/08/18) El Pais en Serge Latoucheri
egindako elkarrizketa “Hay que trabajar menos horas para trabajar todos”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina